Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autoezagutza (corpusean ez dago; ETCn 139 agerraldi) iz nork bere burua ezagutzea.

Sakon-sakonean, nire autoezagutza iluna da, barrukoa, adierazi gabea, konplizitate bat bezain ezkutukoa. ETC-literatura, saiakera   Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018

Zoru komunaren eraikuntza (Estitxu Eizagirrek emakumera batua deitu ziona), hizkuntza eta erregistro berrien sorkuntza, elkarren ezagutzaren bidezko autoezagutza bultzatzen duten gune kreatiboak funtsezkoak dira. ETC-literatura, saiakera   Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi, Susa, 2019

Autoezagutzaren eredu hegeliarrak -Marxek, Lukacsek eta gaur egungo hainbat diskurtso askatzailek bereganatu dutenak- bi "ni"-ren arteko parekotasuna suposatzen du. ETC-literatura, saiakera   Genero nahasmendua, Judith Butler (Ana Isabel Morales), Elkar, 2018

Espontaneitate politikoa falta zaio herri honi, autoezagutza sakonean eta autoeraketa zorrotzean oinarritua, egoerari erantzuteko sena, historiaren gaurkotasunean zer eta noiz den posible antzemateko abilezia. ETC-literatura, saiakera   Independentziaren paperak, Pako Aristi, Erein, 2012

Dimentsio pertsonala zaintzeari eta autoezagutzari garrantzia ematen diote elkarrizketatu guztiek. ETC-prentsa   Argia, 2019-02-24

Arte plastikoak, eskulanak, arte eszenikoak, irudia, soinua eta komunikazioa, autoezagutza eta osasuna, eta literatura landu ahal izango dituzte ikastaroetan izena ematen duten helduek, gazteek eta haurrek. ETC-prentsa   Berria, 2003-09-02

Hala, autoezagutza eta yoga ikastaroak egin ditu, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-30

Hedabide, telesail, film, aldizkari espezializatu, psikologo, autoezagutzaren ikastaroak eta abarren izurriak zoriona zinez izorratu duela esango nuke. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-17

Kontzientziaz hitz egitean, alde batetik, norbere esperientziaren ezagutzaz edo autoezagutzaz ari gara, eta, beste alde batetik, ernetasun-mailaz ari gara. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Zoru komunaren eraikuntza (Estitxu Eizagirrek emakumera batua deitu ziona), hizkuntza eta erregistro berrien sorkuntza, elkarren ezagutzaren bidezko autoezagutza bultzatzen dituzten gune kreatiboak eta funtsezkoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen, Askoren artean, UEU, 2019

Zerbitzu-ikaskuntzak komunitateari egindako zerbitzua hezkuntzarekin eta autoezagutzarekin integratzen du. ETC-entziklopedia   Zerbitzu-ikaskuntza, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus