Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autoengainu (corpusean ez dago; ETCn 61 agerraldi) iz nork bere buruari egindako engainua.

Arraroa zen norbere buru-gaixotasuna norberak atzematea, dementziak ia beti baitzekarren berekin autoengainuaETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Kontuak ateratze aldera, soinean daramagun autoengainu eta miseria kuotari erreparatzea komeni da. ETC-literatura, saiakera   Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015

Autoengainuaren patina absolbitzaile hori: nahiago du sufritzea min egitea baino. ETC-literatura, saiakera   Karanbola toxikoak, Andoni Urzelai, Susa, 2015

Nahikoa nuen nik neure burua engainatzen nuenean engainua onartu behar izatearekin, zure edo beste inoren autoengainuak fitsik esan gabe behin eta berriz irentsi behar izateko. ETC-literatura, saiakera   Hauts haietatik, Unai Villena, Elkar, 2016

Shiva txikitzailea da, baina ez Tasmaniako deabrua, ilusioak -autoengainuak- eta inperfekzioak txikitzen ditu; onerako, eraikitzeko txikizioa. ETC-literatura, saiakera   Peru Apreta, mistikoa, Joxean Sagastizabal, Pamiela, 2016

Mendebaldeak behar du autoengainua argitu: bere paradigmaren ontasuna konpentsatu behar luke agertu duen ahalmen suntsitzailearekin. ETC-literatura, saiakera   Euskal Harriak, Joseba Azkarraga, Alberdania, 2011

"Jakin beharko lukete gezurrean eta autoengainuan oinarritutako analisi politikoek bakartzera eta euren ideiak erabateko porrotera eramango dituztela", gaineratu zuen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-06

90 urte bete zituen arte, bere kontraesanak eta autoengainuak barne, irizpide batzuk bazituen, artelanak egin eta erreplikak osatzean. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-05

Uste dut autoengainua erabili behar dela defentsa legitimo gisa, kontzienteki eta beste irtenbiderik ez bada. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-20

Arrazionalizazio teorikokognitiboaren bidez gizakiak autoengainu eta ilusioez askatuko dira (mundu-ikuskera magikoak edo erlijiosoak). ETC-zientzia, zuzenbidea   Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas, Joseba Azkarraga, UEU, 2006

Izan ere, zientzialariek bazuten orain eskuetan sestante bat, hain sinplea ezen ez baitzuen lekurik uzten autoengainurakoETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Paziente baten aitormen hunkigarriek bere bizitza sakonki aztertzera damarate, eta berau hutsa, autoengainuan oinarritua eta emozioen beldur dela ohartuko da. ETC-entziklopedia   Another Woman, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus