Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autoekoitzi, autoekoitz(i), autoekoizten (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi) 1 du ad zerbait, ohiko enpresa eta bideetatik kanpo, norberaren baliabideak erabiliz ekoitzi.

'Stereosaurus' bigarren lana autoekoitzi, eta bere kabuz argitaratu du Gasteizko taldeak . ETC-prentsa   Berria, 2006-11-14

Diskoetxea eratu eta diskoa autoekoitzi dute; Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkartetik, SGAEtik, ateratzeko lehen urratsa egin dute; diskoa sarean jarri dute, copyleft-arekin. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-30

Estreinako lana autoekoitzi egin bazuten ere, ez dute arazorik izan disko berria zigilu batekin argitaratzeko. ETC-prentsa   Argia, 2005-10-23

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak euren musika autoekoizten duten musika talde hasiberrientzako lehiaketa antolatu du. ETC-prentsa   Argia, 2006-03-05

Autoekoitzi ostean, Elkar argitaletxearen laguntza izan dute plazaratzeko, eta pozik azaldu dira taldekideak emaitzarekin. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-22

Egileak berak autoekoitzi du, eta Joxerra Gartziaren babesa izan du prozesu guztia aurrera eramateko. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-16

Talde bakoitzak autoekoizten du bere diskoa, eta zigiluak, nolabait, zabalpenean eta sustapenean laguntzen die. ETC-prentsa   Berria, 2017-02-12

Eta, bestetik, urteroko trago txarra da autoekoizten dutenei azokan ematen zaien lekua, jakinik autoekoizpena gaur egun ardatza dela gure sorkuntzan. ETC-prentsa   Berria, 2017-12-08

Liburua autoekoitzi egin du lasartearrak, eta asko zaindu du edizioa. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-01-26

Merkatu-agentea den kontsumitzaile batek, hots, burtsan erosteko ahalmena duen kontsumitzaile batek, autoekoizteko ahalmena ere izan dezake. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

2004ko Azaroan, beraien lehen lana autoekoitzi zuten Max eta Jokin Moteroren laguntzarekin. ETC-entziklopedia   Metralleta (taldea) , Wikipedia

Beñat Zozaia baxu jotzailearekin taldea zazpikote bihurtu zen -ondorioz, Larrondek baxua utzi eta gitarra hartu zuen-, eta 1993an bere lehen diskoa autoekoitzi zuen, "Zapatak ari ziren", hamar kantukoa. ETC-entziklopedia   Txakun, Wikipedia

2 (era burutua izenondo gisa)

Gai politiko eta sozialak jorratu ditu batez ere 'Ertzetako komunukazioak' poema liburu autoekoitzianETC-prentsa   Berria, 2008-06-28

Xabi Etxeberri biolin jotzaileak ehun metroko lasterkaldirako prestatzen ari den kirolariaren performantziarekin konparatzen du Paco Etxebers Paco-ren (Irulegi, 1980) _i_Denbora_/i_ disko autoekoitziaETC-prentsa   Berria, 2018-03-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus