Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sailkapen horri jarraituz Euskal Herriko feminismoa britainiarraren tankerakoa izan da, tokian tokiko autoantolaketa indartzen saiatu dena eta emakumeek berek kudeatutako zerbitzuen sorrerara bideratua. ETC-literatura, saiakera Feminismoa eta politikaren aldaketak, Mari Luz Esteban, Susa, 2017
Kognizioaren irudirik egokiena berritasunaren aurreko autoantolaketa eta auto-estabilizazioa da. ETC-literatura, saiakera Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Ikasten ari naiz gure herriaren bizi-nahiarekin, gure herriaren autoantolaketa kulturalarekin. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 187 zbk., , 2011 - azaroa-abendua
Jon Sarasuak dioen moduan, autoeraketaren kontzeptuak bere baitan bil ditzake autodeterminazioa, autogobernua, autoantolaketa eta autokudeaketa edo autogestioa. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 212 zbk., , 2016 - urtarrila_ otsaila
Horren ondorioz, adibidez, ez da egongo autoantolaketarako aukerarik, ez akademia alorrean ez eta kudeaketarenean ere. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-30
Gehien harritu ninduena izan zen autoantolaketa horretan zer garbi zeuden landu beharreko ildo nagusiak: transmisioa, sustapena eta ikerkuntza. ETC-prentsa Argia, 2012-09-30
Egia da hemen autoekoizpen indartsua dugula, autoantolaketarako kultura bat ere badugulako. ETC-prentsa Berria, 2017-02-07
Estatuen eta giza harreman kapitalisten balkanizazioa ona da: autoantolaketa eta kultura aniztasuna da, eta haustura bat gizarte kapitalistarekin. ETC-prentsa Berria, 2018-05-22
Tsunamiak beste maila bateko mugimendua ordezkatzen du orain: buruzagirik gabeko autoantolaketa bat da ia. ETC-prentsa Berria, 2019-12-08
Bestalde, aipatzekoa da lurralde sozialistek, hondamendi natural baten aurrean, autoantolaketa era eta prebentzio-sistema oso interesgarriak sortu zituztela. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 59 zbk., , UEU, 2006 - urria-abendua
Eta hori lortzeko modurik eraginkor, adimentsu eta, are gehiago, ordenatuena (autoarautua), hain zuzen ere, autoantolaketa dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 66 zbk., , UEU, 2008 - uztaila-iraila
Foru-aldundiek eta udalek, bakoitzak bere lurraldearen eremuan, eta beren kasa edo beste batzuekin elkar hartuta, autoantolaketarako ahalmenaz dihardutela, gizarte-zerbitzuen kontseilua eratuko dituzte, nork bere eskumen-eremuko gizarte-zerbitzuei buruzko kontsultarako eta parte-hartzerako organo gisa. ETC-zientzia, zuzenbidea Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2008
Esan izan dugu eta, jaien eremuari dagokionez, programazioa aurrera eramatearekin batera herrigintza, autoantolaketa eta norbanako zein taldeen arteko elkarrekintza sustatzen ari garelakoan gaude. ETC-zientzia, zuzenbidea Festak, genero-harremanak eta feminismoa, Askoren artean, UEU, 2016
Oro har, autoantolaketaren eta federazioaren aldeko jarrera du anarkismoak eta, hori dela eta, erakunde indartsu eta zurrunak baino, talde dinamiko eta aldakorrak hobetsi ohi dituzte. ETC-entziklopedia Anarkismo, Wikipedia
Mugaz haraindiko lankidetza erakundea dute eratua, eta tokiko autoantolaketa du xedetzat. ETC-entziklopedia EUREGIO Euroeskualdea, Wikipedia