Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausazkotasun (corpusean ez dago; ETCn 84 agerraldi) iz ausazkoa izatearen nolakotasuna. ik aleatoriotasun.

Beraz, erlazio horretan banakotasunaren axolagabetasunik eta horren ausazkotasun etikorik ez dago. ETC-literatura, saiakera   Gogoaren fenomenologia II, G. W. F. Hegel (Xabier Insausti / Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Arauen eta taktiken errepertorio bat baduten arren, erabakiak hartzeko prozeduran ausazkotasun txiki bat ere txertatuta dute. ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Beste zailtasun bat, kontraste harrigarri hori da: batetik prozesuak hain emaitza antolatu eta konplexuak izatea -gure inguruan ikusten ditugun organismo bizidun horiek guztiak- eta bestetik horren bihotzean datzan ausazkotasunaETC-literatura, saiakera   Bai asmo eroa, Francis Crick (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Eta ezin dugu sinetsi bat-bateko harmonia bat ausazkotasunaren ondorio soila denik. ETC-literatura, saiakera   Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Orain arte egindako ausazkotasun test estatistiko guztiak gainditu dituzte pi zenbakiaren hamartar sekuentziek. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-14

Hamabost bat minutuko iraupenarekin, patroi berbera errepikatzen du beti, eta obra itxi baten aurrean egonik ausazkotasunak azken emaitza asko aldatuko lukeen galdetzera garamatza. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-05

Oraindik ongi badakit ausazkotasunak ez duela inoiz aberastasuna banatu. ETC-prentsa   Berria, 2016-12-18

Ausazkotasuna da istorioan agertzen den beste gaietako bat. ETC-prentsa   Berria, 2019-04-18

Azkenaldian beste errepresio forma psikologiko latz bat areagotu da: ausazkotasuna, justizia erruleta errusiarra bihurtu baita. ETC-prentsa   Argia, 2018-06-24

Erabilera bakarreko blok-zifra baten segurtasuna gakoaren ausazkotasunari zor zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kodeen liburua, Simon Singh (Idoia Santamaria Urkaregi), Elhuyar, 2012

Oro har, edozein kultura kaosaren aurrean geure burua defendatzeko eraikuntza edo babesleku bat da, ausazkotasunaren kolpeen eragina moteltzeko diseinatua, inguruneari eta premiei egokitua (hegaztien lumak edo ugaztunen larruazala bezalatsu). ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 84 zbk., , UEU, 2013 - urtarrila-martxoa

Nahiz eta zordunak bere betebeharra beteko duen edo ez duen ziurgabetasuna egon, ez du esan nahi ausazkotasunaren mendean dagoenik, ez dutelako eraginik kontratuaren abantaila eta desabantailen gain, baldintza bati soilik dago lotua. ETC-entziklopedia   Fidantza kontratu, Wikipedia

Egituraren ausazkotasuna tenperatura-tarte handi batean erantzun paramagnetiko garbia erakusten duten metal askori ere aplikatzen zaie. ETC-entziklopedia   Paramagnetismo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus