Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dira agertzen, baina halakoxe aurreikusezinak dira-eta burubideak, Javier Fontecha ez da horregatik lasaiago geratu. ETC-literatura, saiakera Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011
Pertsona buruaskia eta konprometitua ematen zuen, bere buruaz ziur dagoena, baina, aldi berean, aurreikusezina, bat-batekoa, taldean nahiz bakarka ondo moldatzen diren horietakoa. ETC-literatura, saiakera Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015
Gero, memoria eta zentzua galduta, okerrera, hobera, okerrera egiten zuena, berez aurreikusezina zen jario baten arabera, dena uhinez, barealdi erabatekoz, triskantzaz eta erorikoz osatua. ETC-literatura, saiakera Ume galduaren historia, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2016
Liburuak badu bigarren tesi bat, lehenengoaren adar edo ezpal dena: populismoak eskatzen du alderdi politikoek politikan duten zentraltasuna birpentsatzea, herri mugimenduekin lotuz, baina era orokorrago batean, politika zabalago, heterogeneoago eta aurreikusezinago batean txertatuz. ETC-literatura, saiakera Populismoaz, Joseba Gabilondo, Txalaparta, 2017
Gainean zeukan egunetan, amaren animoa aurreikusezina zen, haserrekor egon zitekeen, umezainaren keinu oro kritikatzeraino. ETC-literatura, saiakera Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018
Hagitz konplexuagoak dira kontuak, zorionez ala zoritxarrez, gizakiak konplexuak eta, batzuetan, aurreikusezinak garen neurrian. ETC-literatura, saiakera Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz, Elkar, 2019
Laurogeiko hamarkada rockero hartan Marino guztien kuttuna eta Cabestany public relations number one bazen, Gorospe aurreikusezina zen. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-06
Izan ere, energia berriztagarriak erabiltzean," naturak agintzen du", eta natura aldakorra eta aurreikusezina da. ETC-prentsa Berria, 2007-11-21
Bada, ordea, beste hipotesi bat, baikorra bezain aurreikusezina: alegia, euskal gizarteak behar duen adiskidetzeko bidean terrorismo-legeria salbuespenezkoa indargabetzen joatearena. ETC-prentsa Berria, 2011-02-13
Emaitza zehatza aurreikusezina ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide Penaleko ikasgaiak: zati orokorra eta zati berezia, Jon-Mirena Landa, UPV/EHU, 2003
Halabeharrezko arrazoitzat hartu beharko da alderdien borondateari arrotz, kontrolaezin edo aurreikusezin zaion edozer. ETC-zientzia, zuzenbidea PublizitateZuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala, Nerea Iraculis / Elena Leiñena, UEU, 2012
Soziala dena beste era batez ulertu zuen, bizitza soziala aurreikusezina zela nabarmenduz. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 108 zbk., , UEU, 2019 - urtarrila-martxoa
Ilargi-joa edo ilargi-eria zoroaldiak eta umore-aldaketak aldiro izaten dituen pertsona da, eta beraz jokabide aurreikusezina izaten duena. ETC-entziklopedia Ilargi-jo, Wikipedia
Gutxi hausnartutako planek ondorio txar eta aurreikusezinak izan ditzakete. ETC-entziklopedia Itzalaren aurpegia, Wikipedia
Izar mota honen argi kurba argi kurbek, aldaketa aurreikusezin bat erakusten dute zabaltasun eta periodo tarte zabal batean zehar. ETC-entziklopedia T Tauri, Wikipedia