Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohiko labean erradiazio infragorriak, mikrouhinek baino askoz energia gehiago duena, ia molekula guztien bibrazioa eragiten du: elikagaiarenak ez ezik, ontziarenak eta labeko airearenak ere berotzen ditu (horregatik jakia sartu aurretik labea beti aurreberotu egin behar da, denbora aurrezteko, ikusi 9. gaia). ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010
Erabat zehatzak diren neurketak egiteko, eskuak garbitzekoa ezinbestekoa da, baita hauek, arragoara itsas daitezkeen zikinkeria eta hautsez libre egotea ere, honek, neurketa grabimetrikoak faltsutuko bailituzke. Portzelanazko arragoak higroskopikoak dira, hau da, airetik, hezetasun kopuru bat xurgatzen dutela. Arrazoi honegatik, portzelanazko arragoa zein lagina aurreberotu egiten dira pisatu aurretik. Honela, interferentziarik gabe, arragoaren zein laginaren pisua adieraz daiteke. Kasuren batzuetan, bi edo hiru aldiz egiten da hau, neurri grabimetrikoarekin arazorik ez dagoela eta erabat lehor dagoela jakiteko. ETC-entziklopedia Arragoa, Wikipedia