Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateroma (corpusean ez dago; ETCn 57 agerraldi) iz arterietan gertatzen den zuntz eta lipidoen pilaketa.

Ateroma arterietako hormetan gantza neurriz kanpo biltzen denean ehunak desegin eta barruan dituzten gaiak protoplasmara botatzen dituztenean sortzen den eritasuna da. ETC-entziklopedia   Ateroma, Wikipedia

Azido azetilsalizilikoa, esaterako, ateroma plakako plaketen metaketa prebenitzen du. ETC-entziklopedia   Arteriosklerosi, Wikipedia

Estatinak lipido/kolesterol modifikatzaile erabilienak dira, ateroma-plaken egonkortzea eragiten dutenak. ETC-entziklopedia   Bularreko angina, Wikipedia

Tronbosia koagulu batek, tronbo izenekoa, eragindako odol-hodi baten buxadura da, normalean hodiaren horman hazten den ateroma plaka batek eragindakoa. ETC-entziklopedia   Gaixotasun kardiobaskular, Wikipedia

Hizketan hasten da hain gaztea ez den medikua: sindrome koronario akutua bezalako hitz desatseginak botatzen dizkit aurpegira, kateterismoa, arteria koronarioak, ateroma, ez da isiltzen. ETC-literatura, saiakera   Sua falta zaigu, Katixa Agirre, Elkar, 2007

Arteriaren paretan ateroma-plakak eratzen dira -zona jakin batzuetan agertzen diren paretaren loditze-guneak- paretaren barrualdean gantza (kolesterola batik bat), zelulak eta beste partikula batzuk pilatzen direlako. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-15

Eta ez dago inolako daturik esateko karbohidratoek -azukreak tarteko- gehitzen dutenik istripu kardiobaskularrak izateko arriskua, ez baita frogatu zerikusirik duenik arterietan ateroma-plakak sortzearekin. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-24

Erretzeko ohiturak ateroma-plaken sorkuntza eragiten du arterietan. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-29

Arterietan pilatuz doazen ateroma plaken sorrera errazten du tabakoak. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-29

Bi mekanismoren bidez sortzen da: arteria koronario baten espasmoa badago edo ateroma plaka batek arteria horien argia txikitzen badu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017

Esaterako, ateroma-plaka bat hautsi edo ultzeratu egiten bada edo arteriaren paretaren disekzioa gertatzen bada, hemostasia-sistema piztu egingo da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus