Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aterakor (corpusean ez dago; ETCn 217 agerraldi) izond ateratzeko joera duena.
Begiak beren arro sakonetatik aterakor sentitzen ditut, tinpanoetako presioek azkura asegaitzetan samintzen zaizkidala; nire besoek pisu are nabarmenagoa dute, txindurritutako sorbalden gainean; orkatil-lotailuak urratzen doaz, ziatika ukitu zorrotza bidaide. ETC-literatura, saiakera Piztiak, Aritz Mutiozabal, Maiatz, 2019
(13.8) Ezaugarri nagusien artean, honako hau nabarmendu daiteke: nukleozalearen izaerarekiko, substratuaren egiturarekiko, talde aterakorrarekiko eta disolbatzailearekiko sentikortasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014
Talde aterakorrak: berdez ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008