Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asterismo (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi) iz itxuraz irudi jakin bat osatzen duen izar multzoa. ik konstelazio.

Konstelazio askoren barruan asterismo nabari bat egoten da, hain zuzen ere konstelazioari izena ematen diona. ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Asterismo edo izar efektua erakusten duten errubiak normalean kaboxoietan mozten dira, efektu optikoa nabarmentzeko. ETC-entziklopedia   Errubi, Wikipedia

Idi-ohoin edo Itohoinak, Gurdi edo Karroa, zazpi izar distiratsuk osatzen duten asterismo zabala da, Hartz Handiaren konstelazioaren barnekoa. ETC-entziklopedia   Idi-ohoinak, Wikipedia

Kuartzo arrosa batzuek errutilo-orratz batzuk dituzte. Orratz horiek asterismo bat eragiten dute igorritako argian. ETC-entziklopedia   Kuartzo, Wikipedia

Orionen Gerrikoa konstelazioaren barruko asterismo ezagun bat da. ETC-entziklopedia   Orion (konstelazioa) , Wikipedia

Regulusek eta beste bost izar zertxobait ahulagok (Zeta Leonis, Mu Leonis, Gamma Leonis, Epsilon eta Leonis) osatzen duten taldeari "igitaia" izena ipini zaio, zeina Leoren burua irudikatzen duen asterismo bat den. ETC-entziklopedia   Regulus (izarra) , Wikipedia

Beranduago, asterismo horri, beste lau izar gehitu zitzaizkion, baina izena ez zen aldatu. ETC-entziklopedia   Rigel, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus