Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astenosfera (corpusean ez dago; ETCn 195 agerraldi) iz Lurraren geruza solidoa, 100 kilometrotako sakoneran dagoena.

Izan ere, lurrazala ez dago geldirik; litosfera astenosferaren gainean bata bestearen kontra mugitzen diren plakez osatuta dago, nolabaiteko puzzle mugikor baten moduan. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-20

Litosfera astenosfera beroak ordezkatzen du, eta astenosfera beroaren dentsitatea litosferarena baino txikiagoa denez, nahiz eta mendebaldeko lurraldeak menditsuenak izan, inguruko eremu litosferikoekiko masa-defizita erakusten dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Lurrazalak eta goi-mantuaren zati batek litosfera osatzen dute (grekoz lithos harria da), eta arroka leunagoz osatutako astenosfera izeneko geruzaren gainean dago (grekoz indarrik gabea esan nahi du); baina termino horiek ez dira denen gustukoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Astenosfera litosferaren azpian dago eta lurrazaletik 100 kilometroko sakoneran aurkitu daiteke. ETC-entziklopedia   Astenosfera, Wikipedia

Hortik abiatuz, berak ondorioztatu zuen existitu behar zitekeela gainazal gogor eta indartsu bat (litosfera izena jarri zion) geruza ahul eta plastiko baten gainean (astenosfera deitu zion), bigarren geruza hau jariakorra izanik. ETC-entziklopedia   Litosfera, Wikipedia

Astenosfera: fluxu eran portatzen den mantuaren zatia da. Geruza horretan uhin sismikoen abiadura jaisten da. ETC-entziklopedia   Lurra, Wikipedia

Goiko geruzan dagoen eta astenosfera deitzen zaion beste geruza ez hain trinko eta fluidoago baten gainean irristatzen dira. ETC-entziklopedia   Lurrazal, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus