Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola ez, jokoak iraun bitartean aukerarik prosaikoenak baztertu behar dira: zinemara doala, edo amarekin tortitak askaltzera kafetegi batera, edo kultur etxeko astearteroko hitzaldira. ETC-literatura, saiakera Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua, Erein, 2001
Astearteroko trenean jendea isilik joaten baitzen, hiltzeko izuak eztarria lehortu eta aho-ezpainak zigilu batez itxi egiten baititu. ETC-literatura, saiakera Airezko emakumeak, Felipe Juaristi, Erein, 2003
-Egia, Mallarméren astearteroko bilerak hemendik gertu izaten ziren, Rome kalean... ETC-literatura, saiakera Sumisioa, Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta), Meettok, 2015
Horretan ari garela, astearteroko bilerak nahi baino gehiago luzatzen zaizkigu gehienetan, baina benetan emankorra eta gozagarria da taldean sortzea. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 229 zbk., , 2018 - azaroa_ abendua
Hernaniko Galarreta frontoiak hartuko du gaur Euskalen lekukoa astearteroko jardunean. ETC-prentsa Berria, 2003-07-29
Astearteroko gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Azkaratek Egunkaria-ren auziaren inguruko iritzia eskaini zuen, euskaraz eta gaztelaniaz irakurritako agiri baten bidez. ETC-prentsa Berria, 2004-05-05
Amorrortuk astearteroko nire jarduna irakurtzen duela ere pentsatu nuen (barkatu harrokeria). ETC-prentsa Berria, 2005-03-22
Astearteroko batzarra Oronotz-Mugairen egin zuten atzo Osasunako zuzendariek. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-21
Gainera, astearteroko zuzendari bileraren ostean, zuzendariak (presidentea Donejakue bidea egiten ari da) Gancedorekin bilduko zirela iragarri zuen Bizkaik. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-10-17
Gaur egun bake prozesua dagoen egoerari buruzko agiria irakurri zuen atzo Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak, astearteroko gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. ETC-prentsa Berria, 2006-11-15
EBZk dirutza sartu du banku arteko merkatuan berriro ere, ohiko astearteroko enkantean. ETC-prentsa Berria, 2008-09-24
Bizkar gainetik zama astuna kendu izan balute bezala daude Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko jokalariak astearteroko ate irekietako lan saioan. ETC-prentsa Berria, 2011-04-28
Ondotxo zekien horrelako kopururik ez zuela astearteroko merkatuan aurkituko. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 98 zbk., , UEU, 2016 - uztaila-iraila