Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artxidiozesi (corpusean ez dago; ETCn 54 agerraldi) iz erlijio katolikoan, zenbait elizbarruti barne hartzen dituen goragoko eliz egitura. ik diozesi.

Esate baterako, Donostia eta Gasteizko elizbarrutiak Iruñeko artxidiozesi barruan daude, eta Bilbokoa ostera Burgoskoan. ETC-literatura, saiakera   Eta orain zer?, Ignazio Arregi, Alberdania, 2010

Miamiko artxidiozesi batek (AEB) 12,9 milioi dolar (9,89 milioi euro inguru) ordaindu ditu, elizbarrutiko apaizek egindako sexu gehiegikeriengatik. ETC-prentsa   Berria, 2005-02-02

Are nabarmenagoa izan zen motibazio politikoa 1956an artxidiozesien arteko zatiketa koherentzia gutxikoan, EAJk 30eko hamarkadan Erromari eskatutakoaren aurka; zatiketak badirau gaur egun. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskadi eta Nafarroa XX. mendean, Askoren artean, EHU, 2010

Santa Zeziliaren basilika-katedrala Albi hiriko katedral katolikoa da, Albiko artxidiozesiaren egoitza dena. ETC-entziklopedia   Albiko katedrala, Wikipedia

1520 eta 1538 artean Iruñe eta Tuterako artxidiozesiaren administratzaile apostolikoa izan zen. ETC-entziklopedia   Alessandro Cesarini, Wikipedia

Gutun honetan, bi probintzien arteko muga Kemi ibaian ezarri zen eta, honela, herrixka, Ostrobotniaren barruan eta Turkuko artxidiozesiaren menpe gelditu zen. ETC-entziklopedia   Kemiko historia, Wikipedia

Joan Paulo II.ak kontsakratu zuen 1993an, eta Madrilgo Artxidiozesiaren egoitza da. ETC-entziklopedia   La Almudena katedrala, Wikipedia

1965ean elizbarrutia artxidiozesi bilakatu zenean, artzapezpiku bihurtu zen. Vatikanoko II. kontzilioan parte hartu zuen. ETC-entziklopedia   Michel Olzomendi, Wikipedia

Tuterako elizbarrutia (latinez eta ofizialki:) antzinako Eliza Katoliko Erromatarraren Euskal Herriko elizbarrutietako bat izan zen, egun Iruñeko eta Tuterako artxidiozesiaren barruan dagoena. ETC-entziklopedia   Tuterako elizbarrutia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus