Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkeometria (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi) iz ikerketa arkeologikoetan metodo fisikoak edo kimikoak erabiltzen dituen diziplina.

Batzordeak adierazi duenez, grafitoak oraindik noizkoak diren baieztatu gabe dago eta haien asmoa horretarako baimena lortu eta Europako arkeometria laborategi batean adreilu baten datazioa egitea da. ETC-prentsa   Argia, 2014-11-09

Arkeometria laborategi on batek goiz batean erabakiko luke auzia. ETC-prentsa   Argia, 2011-12-11

Arkeometria orain dela 40 urte sortutako zientzia alor bat da. ETC-prentsa   Berria, 2013-11-19

Bere liburua 2008. urtean baino 1960. urtean idatzita dagoela dirudi oraingoan, arestian arkeometria zientzia oraindik sortu gabe zegoenean. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-21

Koen geologoaren iritziz, arkeometria arloko adituak behar ziren batzordean, baina ez dira egon. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-07

Pruden, munduan egon badago arkeometria izeneko zientzia bat, pieza arkeologikoak datatzea helburu duena. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-14

Izan ere, Aldundiko Batzordean hondakin arkeologikoak datatzeaz arduratzen den arkeometria arloko aditu bat ere ez zegoen eta geroztik ere ez da egon. ETC-prentsa   Berria, 2010-08-19

Arabako Iruña Argitzeko Batzordearen ustez, ordea, ez Guardia Zibilak eta ez Ertzaintzak dute ostraken azterketa behar bezala egiteko arkeometria laborategirik eta tresnarik. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-30

Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzeko eskatu dute beste behin, baita aurkikuntzak egin ziren lekuan indusketa kontrolatuak egiteko ere. ETC-prentsa   Berria, 2018-05-16

Antzinako materialen arkeologoekin batera lan egin du batez ere, eta arkeometriaren erabileraren aitzindarietako bat izan zen (materialak aztertzeko teknika modernoak arkeologian aplikatzean datza arkeometria). ETC-entziklopedia   Ursula Franklin, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus