Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkeobakterio (corpusean ez dago; ETCn 84 agerraldi) iz nukleorik gabeko eta zelula bakarreko organismoa.

90 gradu zentigraduko tenperatura hotzegi zaion arkeobakterio bat da Pyrolobus fumarii. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-17

Woesek arkeobakterio deitu zien, eta, geroago, laburtuz, arkeo. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Clostridium, Methanococcus (arkeobakterioaETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Bertan bizi diren arkeobakterioek eta bakterioek kimiosintesia egiten dute, askotan konposatu inorganikoak oxidatuz, eta kate-trofikoaren oinarri dira. ETC-entziklopedia   Animalia, Wikipedia

Arkeobakterio hauek betebehar oso garrantzitsua burutzen dute hainbat ekosistemetan: hausnarkarien digestio-aparatuan, zingiretan eta hondakin-uren araztegietan, esaterako. ETC-entziklopedia   Archaea metanogenoak, Wikipedia

Mikroskopio optikoan aztertuta arkeobakterioek antz handia dute bakterioekin, ezin dira bereizi. ETC-entziklopedia   Arkeobakterio, Wikipedia

Gaur egun ezagutzen den bizidun azidofiloena Picrophilus oshimae arkeobakterioa da, 0,7ko pH-an eroso bizi dena. ETC-entziklopedia   Azidofilo, Wikipedia

Mikrobiologo askoren ustez, orain dela 3.000 milioi urte gaur egungo arkeobakterio eta eubakterioen arbaso komuna bizi izan zen, termofilo anaerobio bat, Lurreko garai hartako bizi baldintza gogorretan moldatua. ETC-entziklopedia   Bakterio, Wikipedia

Bakteriorrodopsina Halobacterium generoko arkeobakterioek (eta beste Halobacteria batzuek) duten purpura koloreko pigmentua da, egitura proteikoa duena. ETC-entziklopedia   Bakteriorrodopsina, Wikipedia

Hartziduren ostean, sortutako CO2 eta H2 gasak arkeobakterio batzuek erabiltzen dituzte metano gasa sortzeko (CH4), arnasketa anaerobio eginez: ETC-entziklopedia   Errumen, Wikipedia

Arkeobakterio eta bakterioek ez bezala, eukariotoak elkartu eta izaki zelulaniztunak sor ditzakete, ehun eta zelula mota ezberdinekin. ETC-entziklopedia   Eukarioto, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus