Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arawak (corpusean ez dago; ETCn 97 agerraldi) izond/iz Hego Amerikako herri amerindiar batzuen izen generikoa.

Gero arawak izenekoak zeuden. ETC-literatura, saiakera   Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Jamaica Kristobal Kolonek aurkituriko uhartearen arawak izenaren (Xaymaca) ingeles deformazio bat da, eta "Kincaid", ingeles mintzairako munduan oso zabaldua dagoen deitura bat, jatorriz eskoziarra. ETC-literatura, saiakera   Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid (Alberto Martinez de la Cuadra), Alberdania-Erein-Igela, 2012

Antilla Handietako arawak jendea -hasieran tainoak- baketsu, otzan eta are izuti nahiz koldar gisa deskribatu zuen. ETC-literatura, saiakera   Caliban eta sorgina, Silvia Federici (Aitor Arruti / Edurne Lazkano), Jakin-Elkar, 2017

Europarren historiak dio Kolonek lehendabizi ikusi zituen taino edo arawak indigenak baketsuak zirela, eta bazela karibe deitu zioten beste herri anker bat. ETC-prentsa   Berria, 2007-09-04

Herri horren historia, gorabeherak, esklabotzaren bideak, arawak eta kallipona nazioen historia eta europarren sarraskiak, interesgarria da oso ibilbidea... baina diglosia hemen ere nagusi: badaude esaldi batzuk garifuneraz, baina testuak eta azalpenak ingelesez baino ez. ETC-prentsa   Berria, 2007-09-05

Brasilgo zazpi herri indigena jarri dituzu harremanetan, modu baketsuan, Amazoniako oihanean; baita arawak izenekoak ere, galdutzat emanda zeuzkatenak. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-14

Arawak taldekoa da beren hizkuntza eta sarritan indios campa deitu dituzte Perun bezala munduan. ETC-prentsa   Argia, 2017-10-01

300. urte inguruan populatu zuten arawak-ek, Guadalupeko gainerako irlak bezalaxe. ETC-prentsa   Argia, 2006-06-11

Arawakak saiatuko dira, baina ezin ezer egin zaldi gainean eta mosketoiekin datozkien armatuen kontra. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-23

Guyanetatik etorritako Arawak tribua K. a. 100 urtetik XV. menderaino Birjina uharteetan bizi ziren, karibeek uhartedia okupatu zuten arte. ETC-entziklopedia   Birjina britainiar uharteak, Wikipedia

Arawak eta karibe indigenen eta ihes egindako esklabo beltzen nahasketatik sortu zen taldea Antilla Txikietako Saint Vincent uhartean. ETC-entziklopedia   Garifuna (etnia) , Wikipedia

Guadalupeko lehen biztanleak arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, K.a. 330. urtean. ETC-entziklopedia   Guadalupe (eskualdea) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus