Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apraxia (corpusean ez dago; ETCn 61 agerraldi) iz arrazoi organikorik ez izanagatik borondatearen arabera jarduteko ezintasunak ezaugarritzen duen gaixotasuna.

Oso garrantzitsuak diren hiru sintoma hauek: afasia, apraxia eta agnosia. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-14

Apraxia idiomotorrean, pazienteak ez du zailtasunik izaten egin behar duen mugimenduaren ideia sortzeko, baina ezin du mugimendua gauzatu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Pentsamenduak hitzez adierazteko zailtasuna izatea (adibidez, afasia, disfasia, apraxia, dislexia). ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizaintza-diagnostikoak, Askoren artean, EHU, 2010

Alzheimerren gaixotasuna duen pertsonak hainbat apraxia-maila izan ditzake. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan, Izarne Lizaso, Luixa Reizabal, UEU, 2011

Lortutako grafikoak aztertuta frogatu da horiek guztiak konplexu psikomotorra zehatz bati dagozkion motetan sailka daitezkeela: ezegonkortasun moduak, epilepsia, apraxia zakarra, etab. ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurtzaroaren psikologia, Elena Herran, EHU/UPV, 2018

Ezkerraldeko apraxia ideomotorra ezker gorputz-adarrekin keinu bidez ekintzak interpretatzeko gaitasunik eza da eta funtzio hori ere ezker hemisferioan kokatzen delako gertatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018

Apraxia (ikasitako ekintza motor boluntarioak burutzeko ezintasuna, nahiz eta gaitasun fisikoa eta egiteko borondatea izan; hau da, agindua ulertzen da eta mugimendua burutzeko gaitasuna badago). ETC-entziklopedia   Gerstmann sindrome, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus