Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antxean adlag adkor samar. ik antxa.

Zenbat aldiz ez naiz eseri hantxe, lotsati-antxean, beste ikasleak iritsi aurretik!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Gerta liteke baldar antxean ari dela iriztea ere.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 81. orr.

Laneko pausoak, motel antxean hasitakoak, dagoeneko sendotuxeak dira tailer, fabrika, lantoki eta bulego gehienetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 393. orr.

Itsasotik edo ibairen batetik bi-hiru orduko bidean suertatuz gero, haietatik gertu antxean alegia, fiskalordeak belauniko jartzen omen ziren, Jainkoari eskerrak emateko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 275. orr.

Hotza oso harena; nirea epel antxean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 110. orr.

Bizkarrak uzkurtuz esan zuen, ez erabat axolagabe baina bai etsitu antxean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 113. orr.

Arratsalde hartako manifestazioa normal antxean joan zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 94. orr.

"Zure atzetik joan nintzen", gaineratu zuen edalontzia jiraraziz, urduri antxean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.

Ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek pertsona logura antxean, gose antxean eta diru-falta antxean ibiltzen dela ondoena, eta ez -gehitzen dugu gaur- ongizatezko deritzan gizarte honek saltzen dizkigun orotariko litxarrerien gaindiduran.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus