Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antirretrobiral (corpusean ez dago; ETCn 55 agerraldi; orobat antierretrobiral ETCn 19 agerraldi) izond/iz erretrobirusen kontrakoa.

Antirretrobirala edo erretrobirus-kontrakoa erretrobirusen ugalketa edo eragina eragozteko gaitasuna duen botika da. Erretrobirusek hainbat gaitz infekzioso eragiten dute, ezagunena HIESa izanik. Zidovudina, azidotimidina (AZT) ere deitua, izan zen lehenengo antirretrobirala; 1980ko hamarkadaren bukaeran hasi zen baliatzen HIESaren tratamenduan. Gaur egun, erretrobirusen kontrako eraginkortasun handiko tratamenduak (HAART) erabiltzen dira, bi antirretrobiral edo gehiago konbinatzen dituztenak. ETC-entziklopedia   Antirretrobiral, Wikipedia

Antirretrobiralen tratamenduak pasa-pasa eginda uzten zuen, hainbesteraino, hiesak edo medikazioak, lehenago zerk eramango ote zuen zalantza egin baitzuten etxean. ETC-literatura, saiakera   Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017

Antirretrobiral sendabidearen aldeko kanpainan sartu izanak ere gorabeherak sortu zizkion Mbekirekin, honek eta Osasun ministroak tratamendu horren aurkako jarrerari eutsi baitzioten. ETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

60 pilulatik gora hartzen nituen egunean, 20-25 antirretrobiral eta gainerakoak bigarren mailako ondorioak saihesteko. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-12

GIB birusa dutenen %95 Afrikan bizi dira, eta tratamendu antirretrobiralaren bidez bestelako gaitzak harrapatzea eragotzi nahi da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-15

Antirretrobiralen hedapenari esker hiesari beldurra galdu izana, sexu-harreman arriskutsuak izateko joera handitzen ari baita. ETC-prentsa   Berria, 2013-02-21

Plasmako GIB RNAren kopia kopuruaren aldaketa-tasa, botika antirretrobiralen bidezko terapia hasi ostean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Botika antirretrobiral eraginkorrak garatu dira, baina infekzioak hedatzen jarraitzen du terapia horiek oso eskuragarri ez dauden lekuetan, eta, Afrikako herrialde batzuetan, biztanleriaren % 30ek baino gehiagok du GIBak eragindako infekzioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus