Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiparalelo (corpusean ez dago; ETCn 59 agerraldi) izond/iz pl elektronikan, polaritate alderantzikatuaz konektatutako paralelo-zirkuituak; elkarrekiko kontrako norabideetara jotzen dutenak.

Positiboa zein negatiboa izan daitekeenez gN, eta paralelo zein antiparalelo izan daitezkeenez µ eta I, bektore bien moduluen funtzioan idatz daiteke adierazpen hori: ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Ohar zaitez, begiztaren oinarrian helize bikoitz labur bat dagoela, ohiko base-parekatzearekin eta harizpi antiparaleloekinETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Mikrotubulu antiparaleloak elkarrekiko irristaraziz, plus muturrerantz mugitzen diren proteina motor horiek ardatzaren poloak (eta horiei lotutako kromatidak) banantzen dituzte, eta zatitzen ari den zelula are gehiago luzatzen laguntzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Aldiz, bi spinak parekatuak edo antiparaleloak dituzten bi elektroi orbital berean egon daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Iradoki genuen Y mekanismo delakoa (Cold Spring Harborreko idazlanean), baina ez genituen aipatu kate antiparaleloen sintesiaren norabideak dakartzan zailtasunak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

(B1-1) ekuaziotik ere, elkarren paraleloak (edo antiparaleloak) diren bi bektoreren biderkadura bektoriala nulua dela atera daiteke: 0=0° edo 180° denean, sin0=0. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Indar-momentua zero da p eta E paraleloak (0=0) edo antiparaleloak (0=n) direnean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Unitate arruntenak a helizea eta p harizpiak dira (tolestutako p orri paraleloak eta antiparaleloak eratzen dituzte) (ikus E1.8 IRUDIA). ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Erdialdean mikrotubulu antiparaleloak kinesina proteinaren bitartez daude taldekatuta. ETC-entziklopedia   Ardatz akromatiko, Wikipedia

DNA antiparaleloak diren bi desoxirribonukleotido-kateez osatuta dago. ETC-entziklopedia   Azido desoxirribonukleiko, Wikipedia

Eta, orbital batek, bigarren elektroi bat lortzen duenean, honek, lehenengoarekin parekatu gabe egon behar du (kontrako espinak edo antiparaleloak). ETC-entziklopedia   Hunden araua, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus