Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antipapa (corpusean ez dago; ETCn 182 agerraldi) iz Vatikanoko Aita Santuaren legezko funtzioak eta botereak modu ilegitimoan bereganatzen zituena.

Protestak 1061ean jo zuen goia, "matxinada antolatu" batekin: Parmako gotzaina Antipapa hautatu zuten, Honorio II. tituluarekin, eta, gero, porrot egin zuen Erroma eskuratzeko ahaleginak. ETC-literatura, saiakera   Caliban eta sorgina, Silvia Federici (Aitor Arruti / Edurne Lazkano), Jakin-Elkar, 2017

Badirudi III. mendean San Ponzianok Hipolito antipaparekin batera kargua utzi zuela garai hartako zisma konpondu asmoz. ETC-prentsa   Argia, 2013-02-24

Antipapa legez kanpo hautatua izanik, Eliza Katolikoak halakotzat hartzen ez duen Aita Santua da. ETC-entziklopedia   Antipapa, Wikipedia

Alexandro V.a Pisakoa, jaiotzez izenez Petros Philargos, Eliza Katolikoaren antipapa bat izan zen. ETC-entziklopedia   Alexandro V.a (antipapa) , Wikipedia

Aita Santu izendatu ondoren, Nikolas V.ari bere mendekotasuna eskaini zion (1449), eta hark kardinal izendatu zuen. Hura izan zen azken antipapaETC-entziklopedia   Amadeo VIII.a Savoiakoa, Wikipedia

Horrela hartu zuen parte 1130eko konklabean eta Anakleto II.a antipapa izango zenaren aurka egin zuen gogor, Inozentzio II.aren aldeko izan baitzen. ETC-entziklopedia   Anastasio IV.a, Wikipedia

Eugenio IV.a boteretik kendu zuten eta Felix V.a izendatu zuten antipapaETC-entziklopedia   Basileako kontzilioa, Wikipedia

Bere gaztaroan jatorrizko bekatu eta eroskundeari buruzko jendaurreko eztabaida famatua izan zuen Pedro Martí­nez de Lunarekin, gero Benedikto XIII.a Avignongoa antipapa bilakatuko zena. ETC-entziklopedia   Ben Xaprut, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus