Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antimikrobiar (corpusean ez dago; ETCn 109 agerraldi; orobat antimikrobiano ETCn 34 agerraldi) izond mikrobioen kontrakoa.

Hidrogel antimikrobiarren alternatiba aurkeztuko du Haritz Sardon kimikariak, Materialen Zientzia eta Teknologia kongresuan. ETC-prentsa   Berria, 2014-06-29

Hori dela eta, kontserbatzaile antimikrobiar hidrosolubleak dira eraginkorrenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Non eta ikurrak agente antimikrobiarraren bi kontzentrazio baitira, eta t1 eta t2 ikurrak, berriz, bideragarrien kontaketan murrizte-maila bera lortzeko hurrenez hurren igaro diren denborak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Metodo horretan maiz oinarritzen diren farmakoak antibiotiko bakteriostatikoak eta nahiko indize terapeutiko handia duten beste eragile antimikrobiarrak (sulfonamidak) dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

1 Zauritutako landare-zelulek agente antimikrobiar orokorrak jariatzen dituzte; adibidez, azetosiringonafenolikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Aipatu ditugun eragile fisiko eta kimiko horiek guztiek, antibiotiko eta botika antimikrobiarrekin batera, mikrobio kaltegarrien hazkuntza kontrolatzeko era ematen digute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019

Espezia jakin batzuen propietate antimikrobiarrak antzinetik deskribatu dira ere. ETC-entziklopedia   Biltong, Wikipedia

Bestalde, biogeruzak mikrobioak babesten ditu, egitura horretan zailagoa baita eragile antimikrobiarrak (bakterio-kontrako antibiotikoak, desinfektagarriak...) mikrobio guztietara iristea. ETC-entziklopedia   Biogeruza, Wikipedia

Eragile antimikrobiarrak izanik, bakterio-kontrako antibiotiko moduan erabiltzen dira hainbat gaitz infekziosoen aurka, medikuntzan eta albaitaritzan. ETC-entziklopedia   Sulfamida, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus