Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiazido (corpusean ez dago; ETCn 73 agerraldi) iz azidoen eraginari kontra egiten dion substantzia.

Atzo harekin telefonoz mintzatu nintzelarik, estomakako mina zuela erran zidan, antiazido batzuk eta lasaigarriak hartu zituela, eta kamamila ere hartuko zuela mina baretzen saiatzeko. ETC-literatura, saiakera   Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014

Hori gertatzen denean, antiazidoak deritzonak hartzen ditugu. ETC-prentsa   Berria, 2006-08-02

Bakterio hori erabat eta behin betiko ezabatzeko, hainbat antibiotiko eta antiazido konbinatzen dituen tratamendu berezi samarra egiten da gaur egun. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-08

Molestia horiek direla-eta medikuari kontsultatu gabe antiazidoetara jotzea ez da batere konponbide ona, botika horien abusuak eragin sekundarioak edo albo-ondorioak ekar ditzake eta. ETC-prentsa   Argia, 2013-01-13

Bestetik, antiazido, kafeina edota freskagarri gehiegi hartzeak ere kalte egin dezake. ETC-prentsa   Argia, 2013-05-12

Eta kontuz molestiak arintzeko botikekin, antiazidoek hipertentsioa eragin dezakete eta. ETC-prentsa   Argia, 2015-03-22

Bake, maitasun, ibuprofeno eta antiazido egun zoragarri hauek baliatuz, Gabonetako guilty pleasure-ez hitz egin nahi dizuet. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-26

Tratamendu horretan, botika-konbinazio bat ematen zaio gaixoari: metranidazola, beste antibiotiko bat (tetraziklina adibidez) eta bismutoa duen prestakin antiazido bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Kaltzio eta magnesio karbonatoak, adibidez, disolbagarritasun txikiko elektrolitoak dira; forma farmazeutiko solidoetan eta esekiduretan formulatu ohi dira antiazido horiek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Bihotzerrearen sintomen tratamendua edozein antiazido erabiltzean datza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Magnesio hidroxidoa Mg (OH) 2 antiazido edo libragarri gisa erabili ohi da. ETC-entziklopedia   Magnesio, Wikipedia

Baina kasu batzuetan beharrezko izaten da min kronikoarentzat tratamendua: analgesikoak, antiazido eta edo entzima pankreatikoak. ETC-entziklopedia   Pankreatitis, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus