Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anpizilina (corpusean ez dago; ETCn 79 agerraldi) iz penizilinen multzoko antibiotikoa.

Anpizilina bakterio-kontrako antibiotiko betalaktamikoa da, penizilina familiakoa. ETC-entziklopedia   Anpizilina, Wikipedia

Horregatik, infekzioak tratatzeko terapia konbinatua erabiltzen da (bi edo hiru antibiotiko batera; anpizilina, amoxizilina, gentamizina eta estreptomizina erabilienak izanik). ETC-entziklopedia   Enterococcus, Wikipedia

Beraz, paziente pediatrikoek helduek baino banaketa-bolumen handiagoa dute, eta horrek zuzenean eragiten dio farmako hidrofilikoen administrazioari, hala nola antibiotiko betalaktamikoei, anpizilinari kasu. ETC-entziklopedia   Haur, Wikipedia

Antibiotiko seguruenak anpizilina, zefalosporinak eta ziprofloxazinoa dira. ETC-entziklopedia   Hesteetako hanturazko gaixotasun, Wikipedia

Penizilina da listeriosia tratatzeko gehien erabiltzen den botika (anpizilina moduan erabiltzen da gehienbat penizilina hori). ETC-entziklopedia   Listeriosi, Wikipedia

Eskuarki, multinazional horiek eta euren kide txikiagoek zera egiten dute: intsektuekiko erresistenteak diren haziak ekoizten dituzte, baita herbizida edo anpizilina antibiotikoarekiko erresistenteak direnak ere. ETC-prentsa   Berria, 2003-11-21

Anpizilina antibiotikoaren kontra erresistentzia sortzen duen gene bat dauka bt10 artoak. ETC-prentsa   Berria, 2005-05-26

Penizilina erdisintetikoak abantailatsuak dira klinikoki, jarduera-espektroari dagokionez; horietako asko, gainera, aho bidez har daitezke, hala nola anpizilina (beraz, ez da injekziorik behar). ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Hurrengo pausoa, LB-Agar (LB-BROTH-Lennox) Anpizilina (Sigma) plaketan ereitea izango da (Bunsen metxeroaren ondoan egin behar da plakak ez kutsatzeko, Anpizilinak 50 mg/ml-ko kontzentrazioa izango du eta handik 5 µl LB 5 ml-ra erantsiko dugu, dena 25 ml-ko Agarrekin (% 2) nahastuko da). ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Farmako horien artean daude anpizilina, atenolola, bretilio bromuroa, kloranfenikol sukzinatoa, doxorubizina, metoprolol tartratoa, oxprenolol HCl-a, foledrin sulfatoa, propanolol HCl-a, kinina HCl-a, timolol maleatoa eta tropsium HCl-a. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus