Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anoxiko (corpusean ez dago; ETCn 182 agerraldi) izond anoxiari dagokiona.

Ekainaren 5ean hil zen emakumea, estrangulazioak eragindako entzefalopatia anoxiko bat zela eta. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-20

Bakterioak oxigenoa duten inguruetan bizi daitezke, baina baita anoxikoak (oxigenorik gabeak) diren habitatetan ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Produktu esterilizatuaren tenperatura oso gutxi handitzen da; beraz, kondizio anhidro eta anoxikoak ditugunean, erradiazioak beroak baino kalte gutxiago eragiten dio produktuari, baina eraginkortasun hilgarri berberarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Hypolimnion-aren behe-parteko O2-aren kontsumoa eragiten du, eta, ondorioz, baldintza anoxikoak ezartzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Beste kasu askotan, landareak baldintza ia anoxikoetan funtzionatzen dute hartzidura mota batzuen bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Potentzial negatiboak dituzten itsasadarrak ingurune anoxikoak direla adierazten dute, eta askotan hori materia organikoaren presentziarekin bat dator (Oiartzun), nahiz eta beti horrela ez izan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Baldintza berezietan sortzen dira: ingurune erreduzitzailean (anoxikoan), nun materia organikoa ez den deskonposatzen ahal. ETC-entziklopedia   Arro barneko sedimentu, Wikipedia

Ur anoxikoetan burdin katioi dibalenteak hidrogeno sulfuroarekin erreakzionatu eta sortzen den burdin sulfuroa sedimentatu egiten da. ETC-entziklopedia   Biogeokimika, Wikipedia

Urez asetutako ingurune azido eta anoxikoan bizi direnez gero, materia organikoa ez da usteltzen eta zohikatz bilakatzen da. ETC-entziklopedia   Sphagnum, Wikipedia

Ohikoak dira ere sulfhidrikoa eta argia duten lakuen eremu anoxikoetanETC-entziklopedia   Sufrearen bakterio berde, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus