Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskak papera presaz urratu eta Leihotikan-en azken diskoa ikusi du lehenbizi, Lur, eta Ghost in the shell Masamune Shirow-ren anime pelikula haren atzean. ETC-literatura, saiakera Karonte, Asel Luzarraga, Elkar, 2005
Arima beltz batek inguratzen duela sentitzen du, shonen generoko manga edo animeetan irudikatu ohi duten moduan. ETC-literatura, saiakera Tximeletak bizkarrean, Ugaitz Agirre, Susa, 2018
Ilea motz, beltza eta distiragabea; begi handiak, anime japoniarretakoak bezala; esne gaingabetua bezain meharra; gazura bezain horixka azala, eta hormako paperen batekoak diruditen arrosa beltzez apaindutako soinekoa soinean. ETC-literatura, saiakera Borrokaren kluba, Chuck Palahniuk (Naroa Zubillaga), Txalaparta, 2014
Manga eta Anime zinemari txanda iritsiko zaio igandean, eta guztiek edukiko dute hori ikusteko aukera, kalean izanen baita. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-07-25
Huxleyren _i_Bai mundu berria_/i_ ikaragarri gustatu zitzaidan, baina gehienbat anime marrazki bizidunetatik eta zinematik jaso dut mundu hori. ETC-prentsa Berria, 2005-03-11
Japoniako manga komikitik eratorritako anime alorrekoa da Gisaku, gure zinematokietan oraindik estreinatu gabeko lana. ETC-prentsa Berria, 2006-02-28
Asko entzun nuen estreinatu aurretik Gisaku anime estiloko lehen film espainiarrari buruz, eta, egia esan, oso gutxi estreinatu ostean. ETC-prentsa Berria, 2006-05-03
Yoshiaki Kawajiri anime atalaren sortzailetakoa izandakoaren animaziozko filma da hori. ETC-prentsa Berria, 2007-11-01
Eskaintza zabala prestatu dute: askotariko erakusketak, jolas bitxi eta arraroak, anime estilora sortutako marrazki bizidunen erakustaldiak, kirola, hitzaldiak eta beste hainbeste denbora-pasa. ETC-prentsa Berria, 2008-10-09
Borroka-arteak, landareak hazteko teknikak, anime eta mangaren inguruko tailer eta erakusketak izango dira nagusi. ETC-prentsa Berria, 2009-04-23
Japoniarraren produkzio lana otaku kultura (manga, anime eta bideo joko zaleak deskribatzeko berba japoniarra), japoniar arte tradizionala, AEBetako pop kultura zein Surrealismoaren gisako hainbat eraginen fusio gisa ulertu behar dugu. ETC-prentsa Berria, 2009-04-04
Adizki formalaren ordain ez-formala, hiztegiko forma ere deitu ohi dena, manga, anime eta bideo-jokoetan aurkituko du irakurle zaletuak, keigora hurbiltzen denak adizki formalak ikasten hasi beharko duen arren. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007
Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 3. filma da, 1988ko ekainaren 9an estreinatu zen. ETC-entziklopedia Abentura mistikoa, Wikipedia
80. hamarkadan informatikak ordezkatu zituen etxetresna eektrikoak eta honekin batera "otaku" kultura iritsi zenean anime, manga eta bideo-jokoak nagusitzen hasi ziren. ETC-entziklopedia Akihabara, Wikipedia
XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, nazioarteko ospea du manga komikiak eta horren ondoriozko anime marrazki bizidunek eta bideo-jokoek. ETC-entziklopedia Japonia, Wikipedia