Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angiotentsina (corpusean ez dago; ETCn 75 agerraldi) iz odol hodiak estuagotzen dituen entzima.

Angiotentsina giltzurruneko zelula justaglomerularrek jariatzen duten polipeptidoetako bakoitza da, odol-presioa erregulatzen duena (I, II eta III angiotentsinak daude). ETC-entziklopedia   Angiotentsina, Wikipedia

Errenina-angiotentsina sistema edo errenina-angiotentsina-aldosterona sistema presio arteriala eta gorputzeko likidoen oreka erregulatzeaz arduratzen den sistema hormonala da. ETC-entziklopedia   Errenina-angiotentsina-aldosterona sistema, Wikipedia

Gaur egun errenina-angiotentsina-aldosterona sistemaren gain egiten dira ikerketa-lanik gehienak, aldi berean hipertentsioa eta giltzurrunaren funtzioa kontrolatzen saiatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-31

Glomerulu ondoko zelulen jariatze-pikorrek errenina hormona dute; errenina proteasa bat da, odol-plasmako angiotentsinogenoa ebakitzen du eta I angiotentsina sortzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Erreninak a-globulina angiotentsinogenoarekin erreakzionatzen du plasman; handik, I angiotentsina askatzen da, eta entzimatikoki II angiotentsina bihurtzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Tratamendurako, besteak beste, beta-blokeatzaileak (labetalola, esmolola), angiotentsina entzimaren bihurtzaileen inhibitzaileak (enalaprila) edo kaltzioaren antagonitak (nikardipinoa, hidralazina, mihipeko nifedipinoa) erabil daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Errenina-Angiotentsina-Aldosterona ardatzak kontrolatzen ditu eta hiperpotasemiak ere haren jariapena erregulatzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017

Mas hartzailearen deskribapena giza espermatozoideetan: angiotentsina 1-7 bidezko aktibazioaren eragina espermatozoideetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Odol-hodiak uzkurtzen dituzten substantziak (endotelinak, angiotentsina konbertitzen duen entzima, prostaglandina H2, tromboxano A2) edo odol-hodiak zabaltzen dituzten substantziak (NO, prostaziklina) sortzeko eta jariatzeko gai dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus