Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andalustar (corpusean ez dago; ETCn 112 agerraldi) izlag/iz Al-Andalusekoa, Al-Andalusi dagokiona; Al-Andaluseko biztanlea.

Gure Erkidegoko andalustarrei doakienez, guztiak filosofoen hitzei darraizkie eta haien iritziei atxikiak dira, gure erlijioaren funtsezko oinarriekin kontraesanean ez dauden artean. ETC-literatura, saiakera   Alderraien gidaria I, Moseh ben Maimon (Xabier Kintana), Pentsamenduaren Klasikoak, 2006

XII. mendean Moseh ben Maimon judu andalustarrak sistematikoki berridatzi zuen Talmuda, gai diferenteak bereiziz. ETC-literatura, saiakera   Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Gregorio Monreal (Argitaratzailea) (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Honela hasten zen: "Neska andalustar batekin maitemindu nintzen; ttikia, gaztea, beltzarana...". ETC-literatura, saiakera   Ogi hutsa, Mohamed Xukri (Arantzazu Royo), Igela, 2010

Dena den, agronomo andalustarrek maiz aipatzen dute landarea beren idazlanetan: hautapenak eta hobekuntzak egiten jardun zuten seinale. ETC-prentsa   Berria, 2013-02-02

Andalustarrak dira darabiltzan lehengai poetikoak, eta arabiar poesia klasikoa du oinarri, baina Bibliako hebreera da erabiltzen duen hizkuntza, horrek dakartzan lotura linguistiko eta literario guztiekin. ETC-prentsa   Berria, 2019-11-10

Ibn Yubair geografo andalustarrak bere kroniketan jaso zuenez, musulmanak seguru eta bakean bizi ziren haren agindupean. ETC-prentsa   Argia, 2017-02-12

Bestalde, eslaviarrek alemanei ez zieten hain gogor egin nola egin baitzieten Ebro eta Guadalquivirreko haranetako hiri andalustar indartsuek, almoravide eta almohadeen laguntzaz, Espainiako kristauei. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

Beraz, Pirinioez hegoaldeko menditar baskoiek, 769ko Fronsaceko akordioen ondoren dukerriarekin lotura laxoan, tokian tokiko agintari andalustarrak izan zituzten bizilagun hegoaldetik, eta ez da zaila pentsatzea bertako agintariek eta leinuek elkar defendatzeko itunak sinatuko zituztela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskaldunak eta karolingiar iraultza, Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez, UEU, 2016

Alhambra hiri palatinatu andalustarra da, Granadan (Espainia) dagoena. ETC-entziklopedia   Alhambra, Wikipedia

Andalustar arabiera Al-Andalusen IX. eta XVII. mendeen artean mintzaturiko arabiera dialektoa izan zen. ETC-entziklopedia   Andalustar arabiera, Wikipedia

Goi Erdi Aroan, Guadiana ibaiaren erdialdeko haranean zegoen andalustar hiri garrantzitsu bakarra izan zen. ETC-entziklopedia   Calatrava la Vieja, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus