Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amusia (corpusean ez dago; ETCn 119 agerraldi) iz elementu musikalak ez ezagutzea eta ezin erreproduzitzea sorrarazten duen nahasmendua.

Gortasun apur bat zuen barne-belarrian, gortasun arrunta, baina, gainera, eta horren gainetik, arazo bitxia zuen tonu-mota jakin bat hautemateko eta bereizteko, neurologoek amusia esaten diogun tonu-mota, hain zuzen, garuneko entzumen-lobuluen (edo lobulu tenporalen) funtzio kaltetuekin erlazioa duena. ETC-literatura, saiakera   Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona, Oliver Sacks (Amaia Astobiza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hirurek dute oinarri biologikoa garunean; patologia kognitiboek afasia ekar dezakete, hau da, hizkuntza-gaitasunak galtzea, edota amusia, hots, musika-gaitasunak galtzea. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Musika doinuak sortzeko gaitasunik eza da amusia hitzaren esanahia, eta, gogoetarako bide gisa, hitz hori aukeratu du Mikel Andueza saxofoi jotzaileak bere bigarren diskoari izena emateko. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-01

Amusia duten gaixoek, ordea, zailtasunak izaten dituzte musika doinuak prozesatzeko -musikarekin loturiko nahasmendu bat da amusia-. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2019-05-10

Amusia: musikaren eta kantuaren gaitasun falta. ETC-entziklopedia   Afasia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus