Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txistua bota, eta listuko amilasa entzima almidoia digeritzen eta azukreak jaregiten hasiko da. ETC-literatura, saiakera Bai asmo eroa, Francis Crick (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Batzuek diote 1833an sortu zela, Anselme Payen kimikariak amilasa deritzon lehenengo entzima aurkitu zuenean. ETC-prentsa Berria, 2018-08-30
Adibidez almidoia (karbohidrato luze bat) unitate txikiagotan apurtzen laguntzen duen entzima amilasa izango da, eta zelulosa (beste karbohidrato luzea, belarrean dagoena) degradatzen lagunduko duena zelulasa izango da. ETC-prentsa Berria, 2017-03-26
Eguerdian, proteinak eta almidoia digeritzeko proteasak eta amilasak jariatzen dituenez, oraintxe jan behar dira fekuladunak, haragi eta arrainak, muskuluak eta zelula-barneak sendotzeko. ETC-prentsa Berria, 2013-11-02
Adibidez, genetikoki eraldatutako amilasa erabiliz sortutako okin produktuak eta pentsu transgenikoekin elikatutako animalia ez transgenikoetatik eratorritako elikagaiak (okela, esnekiak...). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagai transgenikoak Europan, de ius eta de facto, L. Escajedo, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007
Zelula serosoen ur-jariakinak zenbait entzima mota ditu; amilasa, lisozima eta peroxidasa barne. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Listuaren amilasa izan zen erkaketa hori egin zuten ikertzaileek aukeratu zuten entzima. ETC-zientzia, zuzenbidea Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011
Amilasa listu-entzimak, adibidez, ahoan du bere jardun-eremua, almidoia puskatu eta azukre digerigarri bihurtzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013
Ugaztun eta hegazti askoren listuak amilasa entzima izaten du, baina beste animalia multzo batzuek ez dute entzima hori. ETC-entziklopedia Digestio, Wikipedia
Erabilienak, amilasa, proteasa, zelulasa, laktasa eta lipasa duten konplexuak dira. ETC-entziklopedia Dispepsia, Wikipedia
Gizakiaren listuko amilasa entzimak ez dira gai (1? 2) lotura hidrolisatzeko eta inulinak digestio aparatu guztia zeharkatzen du. ETC-entziklopedia Inulina, Wikipedia