Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amhara (corpusean ez dago; ETCn 45 agerraldi) iz Etiopia iparraldeko eta erdialdeko goi-lautadan bizi den talde etnikoa.

Eta somaliarren ikuspuntutik erakargarria, itxura garbirik gabeko giza populaziotzat aurkeztea oromoak, material aurre-etniko gordin bat balitz bezala, politika-zortez eta erlijio-bihurreraz amhara edo somaliar bilakatzeko zain. ETC-literatura, saiakera   Nazioak eta nazionalismoa, Ernest Gellner (Juan Garzia), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Amhara, oromo eta tigrin etniak iparraldean bizi dira, eta haien arteko borrokak ohikoak dira. ETC-prentsa   Berria, 2018-07-12

Amhara eta oromo alderdi banak ere osatzen dute koalizio hori, baina oposizioa kexu da, funtsean tigre iparraldeko etniak kontrolatzen duelakoan gobernua. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-11

Oromo da Etiopiako etnia nagusia -herritarren %34 inguru-, eta amhara da bigarrena kopuruari dagokionez: %27. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-04

Etiopian, hiru talde etniko nagusiak tentsiozko botere-lehian bizi dira elkarrekin: 25 urtez agintean egon diren tigrayak, behinolako elite kulturala izandako amharak eta, populazioz gehiengoa izan arren, aurtengo maiatzera arte sekula agintean egon ez diren oromoak. ETC-prentsa   Berria, 2018-12-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus