Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amarraleku (corpusean ez dago; ETCn 74 agerraldi) iz itsasontziak eta kidekoak amarratzeko lekua. ik atrakaleku.

Moilatik, saltalekura egiten zuen jauzi melodiak, eta arrain txikitara zihoan arrantzalea ere konturatu gabe hasten zen kantari, batel gorria amarralekutik askatzen zuen bitartean. ETC-litezien   Aulki jokoa, Uxue Alberdi, Elkar, 2009

Portu gaineko etxeen segidak fatxada gorriak eta horiak zituen, inoiz haiei erreparatu gabe zegoela pentsatu zuen eta haiei so gelditu zen, txalupa baten soka lotua zegoen burdinazko amarraleku batean eseri zen. ETC-literatura, saiakera   Oker ttiki garrantzigabeak, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Elkar/Alberdania, 2007

Hauxe, hortaz, niretzako moduko amarralekuaETC-literatura, saiakera   Altxor uhartea, Robert Louis Stevenson (Maria Garikano), Elkar, 2008

Amarraleku batean eseri nintzen. ETC-literatura, saiakera   Txakur ingelesak, Lutxo Egia, Susa, 2011

Han daude zume negartiak, musikarako kioskoa eta amarralekua, eta han hartzen da ur-ertzeko herrixketara joateko ontzi zaharkitua: Veyrier, Chavoines, Saint-Jorioz, Eden-Roc, Port-Lusatz... ETC-literatura, saiakera   Villa Triste, Patrick Modiano (Joseba Urteaga), Igela, 2011

Askitan zanbuilatu ostean, moilako burdinazko amarraleku beroen gainean jartzen zen gorputza epeltzeko. ETC-literatura, saiakera   Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015

Lan istripua Pride of Bilbao ferryaren amarralekurako hormigoizko kutxak eraikitzen ari diren lanetan gertatu zen. ETC-prentsa   Berria, 2005-06-23

Hala ere, kirol itsasontzientzat amarraleku berriak sortzea aurreikusi du, jada eginda dauden azpiegiturak baliatuz. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-11

Herenegun belaontzi bat amarralekutik askatu zen eta arrokak jo zituen, Donostiako Klub Nautikoaren inguruan. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-22

1985etik 2006ra 1.280tik 4.823 handitu da Bizkaia eta Gipuzkoako kirol portuetako amarralekuen kopurua. ETC-prentsa   Berria, 2008-07-17

Gainera, portuko amarralekua ere ordaindu behar da. ETC-prentsa   Berria, 2010-08-11

Gipuzkoako eta Bizkaiko kirol portuetan dauden amarralekuakETC-prentsa   Berria, 2010-07-17

Pasaiako portuak 421 aisia amarraleku izango ditu . ETC-prentsa   Berria, 2011-01-18

Eusko Jaurlaritzak kudeaturiko portu honek guztira 145 amarraleku ditu. ETC-entziklopedia   Armintzako kirol-portua, Wikipedia

Eraikinaren jatorrizko ezaugarri bereizgarrietako bat izan zen gailurreko mastan baloi gidatu zepelin aireontzientzako amarraleku eta geltokia. ETC-entziklopedia   Empire State eraikina, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus