Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfontsotar (corpusean ez dago; ETCn 55 agerraldi) iz Espainiako Alfontso XII.aren aldekoa. ik alfonsino.

Zenbait neologismo ere asmatu ditut, usterik hoberenean: "alfonsino"ak alfontsotarrak badira, "isabelino"ak isabeldarrak eta "napoleonico"ak bonapartetiarrak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876, Gotzon Iparragirre, UEU, 2008

Alfontsotar liberalismoaren ahultasunak eta oligarkiari eta jauntxokeriari lotua egoteak eragotzi zuten ordura arteko ibilbidea aldatzea eta adostasuna zabaltzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskadi eta Nafarroa XX. mendean, Askoren artean, EHU, 2010

Hauteskundeetako emaitzak islatuz, garai hartako Hego Euskal Herriko prentsa gehienbat eskuinekoa eta katolikoa zen, nazionalista, monarkiko alfontsotarra, integrista edo karlista, ezkerreko komunikabide gutxi ziren, baina ez bazterrekoak, batzuk izan ezik. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko egunkariak, Wikipedia

Karlista asko bandoz aldatu eta alfontsotar lerroak indartu zituzten. ETC-entziklopedia   Iruñeko setioa (1874-75) , Wikipedia

Bere gaztaroan gerlari karlista izandakoa, monarkiko alfontsotar bilakatu zen. ETC-entziklopedia   José María Goizueta, Wikipedia

Hirugarren Karlistaldian alfontsotar armadan izan zen eta teniente-jeneral izendatu zuten. ETC-entziklopedia   Juan José Villegas, Wikipedia

Bien arteko oreka udaberrira arte mantendu zen, noiz alfontsotarren Iparraldeko Armadari Espainiatik zenbait unitate gehitu zitzaizkion. ETC-entziklopedia   San Pedro Abantoko gudua, Wikipedia

Eraulgo guduan garaipena lortu eta gero, armada karlistak alfontsotarrak jazarri zituen. ETC-entziklopedia   Udabeko gudua, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus