Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur egun errenina-angiotentsina-aldosterona sistemaren gain egiten dira ikerketa-lanik gehienak, aldi berean hipertentsioa eta giltzurrunaren funtzioa kontrolatzen saiatzeko. ETC-prentsa Berria, 2011-05-31
Sodio-kontzentrazioa baxua izateak estimulatu egiten ditu ADHa (hormona antidiuretikoa) eta aldosterona, eta, horren ondorioz, gorputzak ura eta gatzak atxikitzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Odola galduz gero edo odol-presioa baxua izanez gero, kortex adrenala estimulatu egiten da eta aldosterona gehiago jariatzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Aldi berean, angiotentsinak giltzurrun-kortexetik aldosterona jariatzea eragiten du. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Bi hormona horiek diuretikoak dira, eta giltzurrunak renina eta giltzurrun gaineko guruinak aldosterona jariatzea ekiditen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015
Aldosterona hormona esteroidea da, hots, talde ziklopentano-perhidrofenantreno du egitura nagusitzat (17+3 C). ETC-entziklopedia Aldosterona, Wikipedia
Giltzurrungaineko azala, zehazki, da kaltetuena, kortisol, kortisona eta aldosterona jariatzen dituena. ETC-entziklopedia Addisonen gaixotasun, Wikipedia
Azalak kortisona, kortisola eta aldosterona hormonak jariatzen ditu (hormona esteroideak). ETC-entziklopedia Adrenalina, Wikipedia
Diuresia gernua giltzurrunetan jariatu eta iraizteko prozesua da, hormonaz erregulatutakoa (hormona antidiuretikoa eta aldosterona). ETC-entziklopedia Diuresi, Wikipedia