Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aldosa (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi) iz aldehido taldea duen monosakaridoa.
Azukreak aldosa eta zetosa gisa sailkatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Eritrosa C4H8O4 formula duen monosakaridoa da, aldosa bat dena. ETC-entziklopedia Eritrosa, Wikipedia
Izan ere, glukosa aldosa bat da (COH taldea du lehenengo karbonoan) eta fruktosa zetosa bat (zetona taldea duelako). ETC-entziklopedia Fruktosa, Wikipedia
Karbonilo taldea (C=O) lehenengo karbonoan badago aldosa izango da, eta bigarrenean badago, aldiz, zetosa. ETC-entziklopedia Karbono hidrato, Wikipedia
Monosakaridoen ziklazioarekin erlazionatuta dagoen prozesu hau, 5 karbono baino gehiagoko aldosa edo zetosa batean gertatzen da. ETC-entziklopedia Mutarrotazio, Wikipedia