Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epe luzera negozio-iturri joriagoa da hedabideetan kanpainak eginez populazioaren zaletasunak aldaraztea, komunitate bakoitzarentzat beren bereizgarrien araberako berariazko elikagaiak ekoitzi eta transformatzea baino. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Garai hartan hain nintzen ni gaztea, ezen artean pentsatzen bainuen posible zela nagusi bati burubidea aldaraztea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.
Beraz, gobernu horren ardura da memento honetan EB-IUren jarrera "aldaraztea". Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Horrela, esaterako, ez da onartzekoa Zayd deritzon gizabanako honek, hasieran molekula bat izan ondoren, betegintza lortu arte, etengabeki aldatuz joan denak, bere burua aldaraztea, bere baitan era horretako itxuraldaketak sorraraziz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 220. orr.
Argentinako diktadurari buruzko iritzi publikoa aldatzeko kontratatu omen zuten AEBek BursonMarsteller, hori baita enpresa horren lana: iritzi publikoa aldaraztea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 157. orr.