Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albariño (corpusean ez dago; ETCn 92 agerraldi) iz Galizia hegoaldeko eta Portugal iparraldeko ardo zuri mota; ardo hori egiteko erabiltzen den mahats mota.

Arrainari laguntzeko moduko ardorik ba ote duen pentsatzen hasi denean, albariñoren bat edo, Lupek salto egin dio lepora kata-muxarra balitz bezala. ETC-literatura, saiakera   Eulien bazka, Hasier Etxeberria, Susa, 2003

Goian ez dagoela giro erabaki du Besteirok, Albariñoa denontzat. ETC-literatura, saiakera   Ezker hanka falta zuen, Lutxo Egia, Susa, 2005

Irentsi aurretik mingainean bueltaka mantendu nuen albariñoaETC-literatura, saiakera   Arrain abisalak, Martin Etxeberria / Xabier Etxeberria, Elkar, 2009

Txapela jantzita, betiko moduan, lotarako eta dutxatzeko beste ezertarako ez omen delako erantzi behar, izkira batzuk jaten ari zen, albariño zerutiar batez lagunduta. ETC-literatura, saiakera   Ordu bietan frontoian, Jokin Ansorena, Alberdania, 2010

Ander hotelean egongo da jada, zure zain, ardo zuria freskatzen jarrita; Albariñoa, zuri gustatzen zaizun bezala. ETC-literatura, saiakera   Biodiskografiak, Iban Zaldua, Erein, 2011

Albariño pixka bat ere ondo sartuko litzaizukeela otu zaizu eta damutu egin zara aurrez horretan pentsatu ez izanaz, ura besterik ez baituzu eskatu eztarria freskatzeko. ETC-literatura, saiakera   Udazkeneko lorea, Xabier Etxeberria, Elkar, 2012

Albariñoa erruz, eta postrearekin, Calvados bana, hala nahi duenarentzat. ETC-literatura, saiakera   Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018

Sketch albariñoz egindako ardoa da, baina Rias Baixas jatorri izenetik kanpo. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-14

Galiziarrak, berriz, beste sei boteila albariño eta katalandarrak, sei lagun. ETC-prentsa   Goienkaria, 2001-04-06

Nork esango luke, adibidez, Penedesen albariñoz egindako ardoak eta hain bikainak aurkituko genituenik? ETC-prentsa   Berria, 2014-06-21

Zazpi hektarea baino ez dituzte, albariño, treixadura eta godello, zurietan: eta mencia, caiño beltza, brancellao eta souson, beltzetan. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-11

Eskualde hau albariño ardoaren ekoizle nagusietakoa da. ETC-entziklopedia   O Salnés, Wikipedia

"Rias Baixas" izeneko jatorrizko izendapena dauka ingurune honetako albariño ardoak 1988tik, arlo honetan O Salnes eskualde nagusia izanda. ETC-entziklopedia   Rias Baixas, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus