Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alanina (corpusean ez dago; ETCn 131 agerraldi) iz proteinak sintetizatzeko gorputzak erabiltzen duen aminoazido ez-esentziala.

Alanina proteinen osagaia den 20 aminoazido ez esentzialetako bat da. ETC-entziklopedia   Alanina, Wikipedia

Glizina, alanina, azido aspartiko eta azido glutamikoa bezalako aminoazidoak eratu ziren esperimentu horretan. ETC-entziklopedia   Biziaren jatorria, Wikipedia

Esaterako, 6 kodoik leuzina aminoazidoa kodetzen dute, eta 4k alanina aminoazidoa, besteak beste. ETC-entziklopedia   Kode genetiko, Wikipedia

Tamainaz hurrengo denari alanina deritza, eta metilo talde bat du (CH3) albo-kate gisa. ETC-literatura, saiakera   Bai asmo eroa, Francis Crick (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Bata, hiperfenil alaninemien proba da, nagusiki fenilzetonuria edo PKU gaixotasuna detektatzeko, (fenila alaninaren kontzentrazioaren neurketa) eta, bestea, hipotiroidismoa detektatzeko (TSH3 hormonaren kontzentrazioaren neurketa). ETC-prentsa   Berria, 2005-03-22

Adibidez, alanina naturala (izen sistematikoa: azido 2-aminopropanoikoa) forma bakarrean aurkitu daitekeen aminoazido ugaria da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Era berean, aminoazido neutroen garraioan parte hartzen duen proteina batek berdin-berdin mugi ditzake glizina, alanina eta balina, baina ez du azido aspartikorik edo lisinarik onartuko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Horien artean, alanina aminotransferasa (ALT) entzimaren mailak saguak tratatu aurretik aztertzean (6 aste), ez ziren aldaketa adierazgarririk azaldu taldeen artean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus