Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akzesio (corpusean ez dago; ETCn 61 agerraldi) iz lurraldearen gaineko eskumena bereganatzeko titulu juridikoa; ondasun baten titularrak duen eskubidea bere egiteko ondasunak ekoizten duena edota ondasunari atxikitzen zaiona.

Hipoteka hedatzen da hipotekaturiko ondasunen berezko akzesioetara, hobekuntzetara eta ondasun hipotekatuak direla-eta horien jabeari eman edo zor zaizkion kalte-ordainetara. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hipoteka Legeria, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Konkista-ondasunen akzesio edo gehikuntzak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Espainiako zuzenbidearen oinarrizko printzipioekin bat etorriz, indarrean diraute gauzen jabetza eta zatiketari buruzko kontzeptuak, akzesio-printzipioak eta jabekidetza-printzipioak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Usukapio, akzesio edo okupazio bidezko eskurapena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako ondareari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2007

Baina akzesioz "osagarriaren" jabetza eskuratzeko derrigorrezkoa da atxikimenduak atzeraitzultzerik ez izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskubide Errealak, Leire Imaz, UPV/EHU, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus