Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tinnitus edo akufeno modu jarraituan nahiz aldizka zarata-hotsak edo soinuak atzematea da, horrelakorik sortuko duen inolako soinu-estimulurik egon gabe. ETC-entziklopedia Tinnitus, Wikipedia
Hasieran akufeno bat dela uste dut, nire belarri-kontuengatik, baina ez, urruneko alarma-sirena bat da. ETC-literatura, saiakera Bere aitaren alaba, Anne Berest (Jon Muñoz), Alberdania, 2011
Baina hala ere haren hitzak barruan sartuta geratu zitzaizkion eta akufeno gogaikarri batzuen antzera egiten zioten burrunba buruan. ETC-literatura, saiakera Zaindari ikusezina, Dolores Redondo (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Espazio murritz bat nire atseden nahiarentzat, zurrunga egiteko beldur ia obsesiboa, besteen zurrungak akufeno baten moduan sentitzea, urpekontzi sobietar batean kale antzerkia egin nahi izatea bezala. ETC-literatura, saiakera Zauri Bolodia, Oier Guillan, Txalaparta, 2018
Horietako askok, gainera, zaratak eragindako akufeno desatseginak jasaten dituzte. ETC-prentsa Berria, 2005-10-26
Bonbaren harrabotsak entzumen galera, entzumenean barne soinu baten agerpena (akufeno) eta burukominak eragin zizkien. ETC-prentsa Berria, 2008-10-31
Nolabait irudikatu beharraren beharrez, gure belarrietan hasieratik bukaerara, sekula isiltzen ez den hari musikala, akufenoa, martirioaren doinu tragikoa. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-29
Artistak laudorioa jasotzeko nola laidoa jasateko prest egon ezean, akufeno gaitza nozitzeraino heldu baitaiteke. ETC-prentsa Argia, 2014-04-20
Frantziar estatuan eginiko ikerketak agerian utzi du 15 eta 30 urte bitartekoen hiru laurdenek entzumenezko arazoak jasan izan dituztela, hala nola akufenoa edota harrabotsak eraginiko entzumen galera. ETC-prentsa Berria, 2019-06-01
Akufenoak izan ditzakegu, adibidez, eta horrek ekartzen du txistu modukoak entzutea, etengabe. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2016-05-06
Tinnitus edo akufeno esaten zaio entzumenari dagokion pertzepzio arazo bati: alegia, belarrietan zaratak aditzeari, kanpotik datorren soinurik izan gabe. ETC-zientzia, zuzenbidea Anafora eta erreferentziakidetasuna, Ines M. Garcoa Azkoaga, UEU, 2016