Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktina (corpusean ez dago; ETCn 378 agerraldi) iz protoplasma zelularraren proteina izpitsua.

Aktina zelula muskularretan dagoen proteina da, miosinarekin batera gihar-uzkurdura eragiten duena. ETC-entziklopedia   Aktina, Wikipedia

Fagozitatu beharreko partikula zelularen mintzean dauden hartzaile espezifikoekin lotzean, aktinazko piruen berrantolaketa eragiten du, zelularen zitoplasmaren luzapena eraginez zenbait puntutan. ETC-entziklopedia   Endozitosi, Wikipedia

Neuronetan ere aktina-espektrina konplexuez eraturiko sareak aurkitu dira. ETC-entziklopedia   Espektrina, Wikipedia

Gihar ildaskatuan miofibrila izeneko egitura luzeak daude, aktina eta miosina proteinez osatuak. ETC-entziklopedia   Miosina, Wikipedia

Ikertzaileen arabera, oroitzapenak sortzean gertatzen diren prozesuen artean, aldaketak gertatzen dira zelulen egituran, aktina proteinaren bidez. ETC-prentsa   Berria, 2013-09-19

Mikrofilamentuak aktina proteinaren polimero dira, eta zelularen proteina-edukieraren % 5eko proportzioan ager daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

2 Aktina eta miosina izan daitezke makromolekulak eta partikulak poroan zehar mugitzea ahalbidetzen dutenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Muskulu-zelulen ezaugarri nagusietariko bat zera da: aktina eta miosina proteina uzkurkorrez antolatutako zitoeskeletoa azaltzen dutela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Ca2 kontzentrazioa zitosolean jaisten denean, fosfatasa bat aktibatzen da, miosina desfosforilatzen du, eta miosina eta aktina banantzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

Gene akastunak proteina zitosoliko bat kodetzen du, zeinak seinalizazio-segidetan eta aktina-zitoeskeletoaren erregulazioan parte hartzen baitu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus