Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akromegalia (corpusean ez dago; ETCn 106 agerraldi) iz hazkuntza-hormonaren gehiegizko presentziak eragindako gaixotasuna.

Sanchezen esanetan, XIX. mendean interes handia zegoen akromegalia gaitza zutenekin, batik bat anatomista antropologoen artean, uste baitzuten gizakiaren jatorriari edo nondik norakoei buruzko informazioa eman zezaketela. ETC-prentsa   Berria, 2019-06-26

Baina XIX. mende hartako Altzon, 20 bat urte zituela, akromegalia moduren batek erasandako gazteak ez zuen etorkizun oparorik; batik bat, gaitzak lanerako ahul utzi zuela kontuan hartuta. ETC-prentsa   Berria, 2012-06-09

Uztailaren 1etik aurrera, akromegalia gaitzaren ondorioz izugarri hazi zen Migel Joakin Eleizegiren irudiak eta tresnak izango dira ikusgai. ETC-prentsa   Argia, 2004-06-27

Gainera, akromegalia dutenek asko sufritzen dute hezurrengatik. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2017-09-15

Helduetan somatotropina gehiegi jariatzeak akromegalia eragin dezake, hots, aurpegiko hezurrak loditzearen ondorioz aurpegiera itsustea dakarren gaitza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Puerperioan esne-jariakina kentzeko erabiltzen da, baita hormonak ekoizten dituzten adenoma hipofisarioak (prolaktinomak, akromegalia), galaktorrea eta Parkinsonen gaixotasuna tratatzeko ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017

Zelula somatotrofoen gaiztotzearen ondorioz sortzen diren tumoreek GH hormona jariatzen dute kopuru handietan eta umeetan ematen denean erraldoitasuna ematen da eta nagusietan akromegaliaETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Akromegalia hipofisi guruinaren gehiegizko jardueraren ondorioz sortutako gaixotasuna da, gaixoengan hazkuntza handia eragiten duena.[ETC-entziklopedia¬Altzo, Wikipedia]20 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta 43 urterekin hil zen arte hazten jarraitu zuen. ETC-entziklopedia   Akromegalia, Wikipedia

Neolitikoko gizakien gorpuzkinetan diagnostikatutako patologien barruan sar daitezke akondroplasia bezalako anomalia kongenitoak, gaixotasun endokrinoak (gigantismoa, enanismoa, akromegalia, gota), gaixotasun degeneratiboak (artritisa, espondilosia), eta baita zenbait tumore ere (osteosarkomak), hezur hondarretan identifikatuak nagusiki. ETC-entziklopedia   Medikuntzaren historia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus