Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akademiakide (corpusean ez dago; ETCn 59 agerraldi) iz akademia bateko kidea. ik akademiko.

Eta neurri batean, gaurko kitxuako akademiakideek ere uste dute zilborra izaten segitzen duela, pixka bat zilbortuak daude. ETC-literatura, saiakera   Errateko nituenak, Pello Salaburu, Erein, 2014

Bernardo Atxaga euskaltzain izateko proposatuko zutela jakinarazi zutenean, urtarrileko hirugarren astean, Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Ana Toledo akademiakideek bazuten, noski, idazlearen beraren oniritzia. ETC-prentsa   Berria, 2006-02-16

Akademia izena eman diogu elkarteak glamour pixka bat izan dezan, eta akademiakidea proiektuarekin identifikatua sentitu dadin. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-18

Lan horri esker babes handia izan zuen hainbat senatari, akademiakide eta komikilariren artean, AEBetan. ETC-prentsa   Berria, 2009-08-26

Akademiakide izandako poetarentzat ere hitz goxoak besterik ez ditu Jean Haritxelharrek. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-29

170 akademiakideei iazko libururik gustukoena aukeratzeko eskatu zitzaien lehen txandan, eta botoen herenak lortu zituen obrarik ez zenez, ohiko prozedurari jarraitu zioten. ETC-prentsa   Berria, 2011-04-16

Joaquin Vaquero Trucios, Rafael Canogar eta Francisco Calvo Serraller izan dira Villalbaren hautagaitzaren alde indar handien egiten duten akademiakideakETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-13

Frantses Akademia bereziki holako aldaketa baten aurka goraki mintzatu da, akademiakideek aho batez onartu adierazpen batean galdatzen zutelarik aldaketa proposamen hori ken zedin. ETC-prentsa   Herria, 2008-07-10

Akademiakideei laguntza ekonomikoa eskatu beharra ere izango dutela adierazi dute. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-13

Ilham Tohti akademiakide uigurraren aurkako epaiketa hasi dute Txinan . ETC-prentsa   Berria, 2014-09-18

Iaz, Svetlana Aleksievitx kazetaria sarituta akademiakideak "ausartak" izan zirela uste du, eta aurten ere hala jokatu dutela. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-19

Iazkoa, izan ere, eman gabe utzi zuen, hamazortzi emakumek akademiakide baten senarrarengandik erasoak jasan zituztela salatu ostean sortu eskandaluak hartaratuta. ETC-prentsa   Berria, 2019-03-06

Euskal irakurle guztiak akademiakide izan daitezke. ETC-entziklopedia   111 Akademia, Wikipedia

Britainiako Artisten Elkarteko lehendakariorde egin zuten 1824an, eta Errege Akademiakide 1841ean. ETC-entziklopedia   David Roberts, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus