Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ainoa zikirioaren eta beste laboreen gaitza da, ludoia eta erdoia bezala ere jaso izan dena. ETC-prentsa Argia, 2007-02-11
Mirakulua 1597an gertatu zen, ordea; ez, baina, santu baten gonapean, Marburgoko (Alemania) Medikuntza Fakultatean baizik: gaitza ainoak kutsatutako zikirioz egindako ogi beltza jatetik soilik sortzen zela aurkitu zuten. ETC-prentsa Argia, 2007-02-18
Soroko lurreko kobre eskasiak zikirio-ainoa bezala beste kalte ugari sor dezake. ETC-prentsa Argia, 2007-02-25
Zekale-aino ("Claviceps purpurea") zekalea loratzean horren obulutegietan sartzen den onddo askomizetoa da, haztean leka beltz baten itxura hartzen duena. Berez pozoitsua da. Onddo hori duen zekalea (Secale cornutum) hainbat botika egiteko biltzen da. ETC-entziklopedia Zekale-aino, Wikipedia
Zekale-ainoaren ergolina taldeko alkaloideak sendagai moduan erabili ote zitezkeen ikertzen ari zen. ETC-prentsa Argia, 2008-12-21
Onddo honek zekalearen egiturak inbaditzen ditu eta garatzen da adar formako egitura more bat sortuz (zekale-aino). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012