Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalpean (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi) adlag ahal edo botere baten mendean, eskuarki guraso-ahalari aplikatuta.

Norbaitek, buru-nahasketa dela eta, ezin badu bere kabuz barneratzea erabaki, bera barneratzeko epailearen baimena behar da, pertsona hori guraso ahalpean edo tutoretzapean egon arren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001

20. artikuluaren 1 eta 3. zenbakien kasuetan, zigor-erantzukizunetik salbuetsita daudenak norbaiten ahalpean edota legezko nahiz egitezko zaintzapean badaude, orduan, ahal edo zaintzaren ardura duenak ere erantzukizuna izango du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor Kodea, (Alexander Contreras, César Gallastegi, Aitziber Irigoras, Jon Landa, Anjel Lobera, Rafael Sainz de Rozas, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Kode Zibilaren 154 artikuluak dio emantzipatu gabeko adingabeak guraso-ahalpean daudela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Zibileko ikasgaiak: pertsona, Itziar Alkorta, UPV/EHU, 2005

Seme-alabek, bestalde, gurasoen esanak egin behar dituzte, horien ahalpean dauden bitartean; haiek errespetatu behar dituzte beti, eta familia mantentzen lagundu behar dute horrekin bizi diren bitartean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Seme-alaba emantzipatugabeak euren gurasoen ahalpean daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ezkontzeko eskubidearen arloan Kode Zibila aldarazteko Legea, , IVAP/IZO, 2005

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus