Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agustino (corpusean ez dago; ETCn 92 agerraldi) izond San Agustinen erregelari jarraitzen dion fraidea. ik agustindar.

Gure sendiko aurrekoen artean ere baziren frantziskotar bat eta agustino bat. ETC-literatura, saiakera   Eta orain zer?, Ignazio Arregi, Alberdania, 2010

XIV. mendean fraile jeronimotarrak egon ziren, 70 urtez, baina behin 1473an jauregia utzita, Iruñatarrek agustinoei ematea erabaki zuten. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-06-26

Beste lekuetan ere gertatu zen hori: Bilbon, Oñatiko agustinoetan... ETC-prentsa   Argia, 2001-11-11

Eskekoak dira baita ere domingotarrak, agustinoak eta karmeldarrak. ETC-prentsa   Argia, 2002-06-16

XIII. mendetik XIX.era bitartean, Orreagako agustinoak izan ziren Artikutzako maizter. ETC-prentsa   Argia, 2009-01-11

Erasmok berak lehen hezkuntzako eskolan ikasi zuen 13 urtera bitartean, 22 urtera arte agustinoekin, eta ondoren Pariseko Unibertsitateko ikasle izan zen. ETC-prentsa   Argia, 2011-09-11

Agustinoen elizan meza izango du, 12: 30ean, hildako bazkideen alde, eta segidan bilera, euren egoitzan. ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-02-22

Kuartel Jenerala, Bermeoko errepidean dute, Agustinoen kolegioan. ETC-prentsa   Berria, 2014-02-26

Donato Anaiak talde laiko bat da, Agustinoei oso lotua. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-08

Gero, 60ko hamarkadako burrunbaldiarekin batera, Gasteizera jo zuen, artean agustino zela, eta komentuko bizimodua utzita etxebizitza arrunt batean jarri zen beste erlijioso batzuekin batera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 89 zbk., , UEU, 2014 - apirila-ekaina

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus