Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskola, neurri batean autofinantzatu egiten da, ikasleen lanarekin jatekoa ekoiztuz eta agroindustria txiki baten bidez, eta aldi berean, formazio-bide bat da beharra. ETC-literatura, saiakera Ertzeko zatiak, Jon Sarasua, Argia, 2010
Lurra lortzerakoan ez ezik, nekazari xehearen eta agroindustriako enpresen aukeren arteko desoreka handitzen duten araudiak eta betebeharrak ere badaude. ETC-literatura, saiakera Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011
Eta bada laborari gehiengoa, ttipi eta ertainak, langile munduari hurbilago direnak beren errealitatean, agroindustria eta bankuen menpe... ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 206 zbk., , 2015 - urtarrila_ otsaila
Laborarien beste arazo bat agroindustria handiek ezarritako prezio politika da. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-03-15
Berriro ere osasun arazo bat da aitzakia, nahita edo nahi gabe, ekoizle txikiak eliminatzeko agroindustria komertzialaren faboretan. ETC-prentsa Argia, 2005-12-25
Nekazarien arabera, laguntzek agroindustriari soilik egiten diete mesede. ETC-prentsa Berria, 2006-11-01
Etorkizunerako prestatzeko aitzakiarekin liberalizazioa bultzatu dute, gure produktuen prezioak jaitsi eta agroindustrien negozioak ziurtatuz. ETC-prentsa Berria, 2008-05-20
Azken batean, agroindustriako multinazionalek euren interesen araberako neurriak hartzen dituzte. ETC-prentsa Berria, 2008-06-07
Zergak igota, agroindustriari soja landatzea ez zaio hain errentagarri aterako, eta ekoizpena dibertsifikatu beharko luke. ETC-prentsa Berria, 2008-03-29
Egungo ekoizpen eredu intentsibo eta industrialak enpresa banatzaile handien eta agroindustriaren esku uzten ditu ekoizpen eta merkaturatze politikak. ETC-prentsa Berria, 2010-10-02
Azpillagak adierazi du nekazaria agroindustriaren menpe dagoela: "Nekazariok ez gara gai izan produktuei prezioa jartzeko, eta langile soil bihurtu gara". ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2013-06-21
Gaur egungo agroindustriaren ereduaren aurrean, alternatiba da gurea. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2017-02-17
Nekazaritza-munduan behintzat, gero eta agresiboagoa, liberalagoa eta produktibistagoa bultzatu nahi duten nekazaritza bati eko-baldintza batzuk ipiniz, nekazaritza iraunkorra deitzen dute ofizialki agroindustria eta politika-mailako agintariek. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak, Joseba K. Arbaiza, Peio Lozano (arg.), UEU, 2010
Agroindustria faboratzen duten politiken aurrean, programa agroekologiko emankor eta eraginkorra eraman du aurrera eta Europako bionekazari gehien dagoen tokia da. ETC-zientzia, zuzenbidea Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015