Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agroekologiko (corpusean ez dago; ETCn 92 agerraldi, horietatik 69 azken sei urteetan) iz agroekologiari dagokiona.

Milpa: artoa, indaba eta kuia landatzen den Erdialdeko Amerikako ohiko sistema agroekologikoa da. ETC-literatura, saiakera   Airea ez da debalde, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2019

Uztaro Kooperatiba Nekazaritza Ekologikoan kokatzen dute, baina horren barnean, beren eredua "agroekologikoa" da. ETC-literatura, saiakera   Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011

Irentsia izateko arriskuan dagoen landa eremuaren berezko dinamika agroekologiko eta ekonomikoaren onarpena aitortzen dion hiri-pentsamenduaren gauzatzea, alegia. ETC-prentsa   Berria, 2005-01-12

Mugimendu agroekologikoaren garrantziaren inguruan bat egin genuen. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-08

Pentsa, duela gutxi FAOk esana da eskala txikian sistema agroekologikoa dela goseteak konpondu ditzakeen bakarra. ETC-prentsa   Berria, 2013-02-27

Horretan ere, noski, giza balioak dituen tresna agroekologiko bat nahi dugu, eredu sozioekonomiko eraikitzailea eta ondasunen banaketa sustatuko duena. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-07

Euskal Herri agroekologikoa pizten ari gara. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-21

Gazteek oso argi daukate eredu agroekologikoa, baina esperientziarik ez: eta baserritarrek, aldiz, eredu hori ez daukate hain argi, baina esperientzia itzela dute. ETC-prentsa   Berria, 2017-07-16

Gainera, lanketa agroekologikoak zoruaren emankortasuna eta jasangarritasuna bermatzen dituela azaldu dute. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-10-11

Nekazaritza industriala baztertu eta bioteknologian, abereek tiratutako nekazaritzan, bidezko prezioetan, lursailen birbanaketan eta hiriko nekazaritzan oinarritutako nekazaritza organikoaren eta agroekologikoaren alde egin dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus