Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agregakin (corpusean ez dago; ETCn 347 agerraldi) iz eraikuntzan, beste batzuekin batera osotasun bat eratzen duen gauza. ik agregatu 3.

Beharra ere bada, uhartean ez dagoelako agregakin mehea ematen duen harrobirik, eta, beraz, eraikuntzako enpresak itsas harea bilatu beharrean daude. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-04-09

Euskal Herriko zenbait herritan harrobi zaharrak irekitzeko saiakera atzeman da; harrobi kare harrizkoak, lan erraldoientzako agregakinak sortzeko egokiak. ETC-prentsa   Argia, 2007-07-01

Fundazioak azaldu duenez, harrobiko hautsek eta agregakinek Baztango abeltzainen bazkalekurik garrantzitsuenetako batzuk kutsa ditzakete, eta bertako eredu sozioekonomikoari eragin. ETC-prentsa   Berria, 2019-08-21

Kontsumitzaileok eta zergadunok ere ordainduak izanen ditugu hormigoiaren eta agregakinaren gainprezioa kartelak iraun duen denboran egindako eraikuntza publikoetan. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2012-02-10

Geruza asfaltikoetan ez da agregakin moduan erabiltzen, ez baitu itsaskortasun onik betunarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Horrekin lortu nahi da kostaldera gero eta agregakin gutxiago iristeagatik sortu den egoera larria arintzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kostaldeei buruzko Legea, , IVAP/IZO, 2009

Hormigoi horren osagaiak porlan zementua, agregakin xehe bat (harea), agregakin larri bat (legarra) eta ura dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Agregakin naturala meagintza ustiapenetik lortu dena eta soilik prozesu mekanikoak jasan dituena da. ETC-entziklopedia   Agregakin, Wikipedia

Hormigoia edo betoia agregakin eta konglomeratzaile hidraulikoz osatutako nahasketa da, eraikuntzan erabiltzen dena. ETC-entziklopedia   Hormigoi, Wikipedia

Eraikuntzan partikulen tamaina 5 mm baino handiagoa duen materialari deitu ohi zaio legarra eta agregakin bezala erabili ohi da. ETC-entziklopedia   Legar, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus