Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agonista (corpusean ez dago; ETCn 142 agerraldi) izond agonismoari dagokiona; biokimikan, antagonistaren kontrara, zelula-errezeptore batekin elkartuta erreakzio bat eragin dezakeena.

Testuan ageri den pertzepzioa, jakina, ez da euskal kulturaren edukia murriztu eta alde bakar batera errenditzen duten bertsioena, ezta euskara galduko delako hipotesi agonista euskara galtzea, jadanik, ezina da erabat lehenesten duten bertsioena ere. ETC-prentsa   Berria, 2004-10-27

Gaur egun ezin da esan demokrazia eredu bakarra dagoenik, hainbat eredu baizik, eta hori dela-eta Demokraziaren Teorian, jadanik, eredu guztiak dira aztergai (demokrazia merkatu gisa, demokrazia pluralista, demokrazia agonista, demokrazia erabakitzailea, demokrazia plurinazionala, eta abar). ETC-prentsa   Berria, 2007-11-03

Jaurlaritzak Klenbuterolaren eta B-agonisten garai bateko legezkanpoko erabilerak jada "kontrolatuak" dituela azaldu zuen Inclanek eta azken hamar urteotan, hilero-hilero "kontrol zorrotzak" egiten dituztela argitu zuen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-03

Laurogeita hamarreko urteetan botikagintza industriak bete beteko apustua egin zuen Triptan eta antzeko beste botiken alde, pentsatuaz neurohartzaileen agonista partzial horiek erabateko arrakasta lortuko zutela merkatuan. ETC-prentsa   Argia, 2007-01-28

Katekolamina sintetiko bat erabiltzen du (dobutamina), zeinak ß1en agonista gisa jokatzen baitu, bihotz-maiztasuna, bihotzaren lana eta O2-aren eskaera handituz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Ligandoak agonista edo antagonista moduan aktibitate biologikoa eduki behar du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Sintoma horien tratamendurako levodopa edo agonista dopaminergikoak edo antikolinergikoak erabiltzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Beta-endorfina eta opioide hartzaileen agonista eta antagonisten eragina giza espermatozoideen erreakzio akrosomikoan denboran zehar. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

CB2 errezeptorearen agonista endogeno nagusia 2-arakidonolglizerola da. ETC-entziklopedia   2 motako kanabinoide errezeptore, Wikipedia

Fenilefrina agonista adrenergiko selektibo bat da (hau da, hartzaile adrenergikoak modu selektiboan estimulatzen ditu), ETC-entziklopedia   Fenilefrina, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus